Babio inguruko artzainok ez ditugu otsoen ulurik entzuten ez txakur basatien erasorik jasaten, gure ahuntzak, behiak eta bereziki ardiak ziztu bizian segi eta kosk egiten dituztenak, izen politak dituzten etxe-txakurrak dira. Eraso horien ondorioz ardiak hil, zauritu, arkumeak galdu eta esne gutxiago ere izan dezakete. Ahuntzak eta behiak ere minduta agertzen dira. Urtean sarri gertatzen dira horrelakoak eta nahiz eta horiek atzematean mendian lo egin, oso zail izaten da horiek ekiditea.
Artzainok ezin dugu jakin noiz askatuko duten Argi, Neska, Beltza… mendian barrena edo belardietan.
Eta benetan lan gogorra da ardiak hilik topatzean horien erantzule den txakurraren jabearen bilaketa abiatzea. Babiok hainbeste mendizale erakarrita, badakigu ezin dugula mastinik izan arazo iturri itzela izango litzatekeelako.
Saia gaitezen denok arduratsu izaten, etxe-txakurrak dituzten gehienak bezala, guk gure bizimoduarekin jarraitu ahal izateko.
Babio inguruko artzainok ez ditugu otsoen ulurik entzuten ez txakur basatien erasorik jasaten, gure ahuntzak, behiak eta bereziki ardiak ziztu bizian segi eta kosk egiten dituztenak, izen politak dituzten etxe-txakurrak dira. Eraso horien ondorioz ardiak hil, zauritu, arkumeak galdu eta esne gutxiago ere izan dezakete. Ahuntzak eta behiak ere minduta agertzen dira. Urtean sarri gertatzen dira horrelakoak eta nahiz eta horiek atzematean mendian lo egin, oso zail izaten da horiek ekiditea. Artzainok ezin dugu jakin noiz askatuko duten Argi, Neska, Beltza… mendian barrena edo belardietan. Eta benetan lan gogorra da ardiak hilik topatzean horien erantzule den txakurraren jabearen bilaketa abiatzea. Babiok hainbeste mendizale erakarrita, badakigu ezin dugula mastinik izan arazo iturri itzela izango litzatekeelako. Saia gaitezen denok arduratsu izaten, etxe-txakurrak dituzten gehienak bezala, guk gure bizimoduarekin jarraitu ahal izateko.