2013/06/12 17:30

Kontsumo taldea sortzeko bilera

Kultura Etxea, Amurrio

Agroekologian oinarritutako kontsumo taldea sortzeko deialdia zabaldu dute. Kontsumitzaileek zein ekoizleek parte hartu dezakete.

Udalak zabaldutako oharra:

"Ekainaren 12an, 19:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian bilera bat egingo dugu bertako ekoizpena eta kontsumoa bultzatzeko talde bat antolatzeko.

Maiatzaren 14an, Bizilurrek eta Mundubatek deituriko eta Amurrioko udalak bultzaturiko Elikadura subiranotasuna nola eraiki? bilerara etorri ziren Amurrioko zenbait elkartek eta norbanakok ekintzetara pasatzeko erabakia hartu zuten, herri mailako talde bat sortuz. Ekoizleek eta kontsumitzaileek elikadura subiranotasuna bultzatuko dute, aliantzak sortuz, zuzeneko salmenta eta herri-komertzioaren bitartez. Honetarako, heldu den ekainaren 12an 19:30ean, Amurrioko Kultur Etxean bilera bat egingo dugu honi guztiari forma emateko eta ekimena abiatzeko. Gainera, Ozaetako eta Aramaioko ekonomatoen berri ere izango dugu, eta nola antolatu eta funtzionatzen duten kontatu digute.

Amurriar guztiok zaudete gonbidatuta, bai ekoizleok bai kontsumitzaileok, kontsumo eredu bidezkoago, herrikoiago eta osasuntsuagoaren alde zaudetenok, beste ekoizpen eta kontsumo eredu baten alde egiteko prest zaudetenok eta kalitatezko elikagai agroekologikoak erosteko edo saltzeko nahia duzuenok. Guztiok zaudete gonbidatuta bilerara etortzeko guztion artean Amurriok ekoizpen eta kontsumo taldearen oinarriak zehazteko."

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide