2013/06/13 17:00

Manuela eleberriaren aurkezpena. Inma Roiz Ulibarri

Kultur Etxea, Amurrio

Manuela eleberriaren aurkezpena egiten ari da Inma Roiz Ulibarri okondoarra. Bere lehen eleberria da Manuela eta Gordexola eta aiaraldean XVIII.mendean nola bizi zen erakusten digu, horretaz gainera, baita garai hartan nola Mexikora joaten ziren. Allende, Aldama eta Abasolo familiak izango dira tartean eta oso modu ederrean kontatuko digu Inma Roiz Ulibarrik sasoi hartan gertatutakoa. Benetan ederra. Inma, Okondokoa da, kazetaria, antropologoa, baratzezaina eta orain baita idazlea ere.

Manuela eleberriaren hirugarren edizioa inprentan da jada.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide