Abenduaren 30era arte zabaldu dute Reforamurrioko enpresen hazitegian izena emateko epea

Erredakzioa 2016ko abe. 16a, 07:20

Reforamurrio Enpresaldeko enpresen haztegiko moduluetan izena emateko aukera izango dute ekintzaile eta enpresa txikiek, abenduaren 30ra arte.

Hortaz gain, sortu berri den Coworking espazioa ere dago zabalik. Bulego partekatu bat da gune hori, 34,66 metro koadrokoa eta “espazio murriztua behar duten enpresa txikietako profesionalentzat pentsatua”. 25 euro ordaindu beharko ditu hilean espazio hori erabili nahi duenak. 12 hilabetez erabili ahalko du, eta gero beste urtebete luzatu ahalko zaio kontratua.

Hiru modulu libre

Libre daude moduluak, berriz, hiru dira, 31,56 eta 34,66 metro karratu bitartekoak. Amurrio Bideanetik (enpresa haztegia kudeatzen duen elkartea) adierazi dute modulu bakoitzaren prezioaren barruan “erabiltzaileak sortutako gastu guztiak” sartzen direla, hala nola elektrizitatea, ADSLa, berogailu sistema edota garbiketa. Partekatutako zerbitzu batzuk erabiltzeko aukera izango dute baita haztegian izena ematen dutenek: harrera-lekua, office-a, postontzi pribatua, bilera-gelak ata abar.

945 891721 telefonora deituaz edo administracion@amurriobidean.org helbidera mezu bat bidaliaz lortu daiteke informazio gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide