Abian dago dagoeneko Zinema Uneak proiektuaren web-ataria. Zinemauneak.eus da bere helbidea, eta gaur (abenduak 15) estreinatu dute, Star Warsen filma berria (Rogue One) gaur ere iristen baita zinema aretoetara.
Ikusi hemen Zinema Uneak-eko kideek eginiko filma horren trailerraren euskarazko bertsioa
[video:https://www.youtube.com/watch?v=TO3k5ueJtUw]
Hain zuzen, hori izango da egitasmoaren xedea: mundu osoko zinema eskaintzaren nondik norakoak euskaraz jasotzea. Hainbat gauza eskainiko dituzte horretarako: estreinaldien kritikak, albisteak, artikuluak edota goikoa bezalako euskaraz azpi-titulatutako trailerrak.
Lander Arteaga amurrioarra da egitasmoaren sustatzailea, beste lau lagunekin batera.