Larunbatean egingo da Berdintasunaren Aldeko Herri Lasterketa, bosgarrenez

Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 08:00

Abenduaren 17an (larunbata) ospatuko da Amurrion Berdintasunaren Aldeko Herri Lasterketaren V. edizioa. Aurreko edizioetan bezala, Oinkariak Atletismo Kluba arduratu da antolakuntzaz, Udaleko Berdintasun eta Kirol Sailekin elkarlanean.

Abenduaren 17an (larunbata) ospatuko da Amurrion Berdintasunaren Aldeko Herri Lasterketaren V. edizioa. Aurreko edizioetan bezala, Oinkariak Atletismo Kluba arduratu da antolakuntzaz, Udaleko Berdintasun eta Kirol Sailekin elkarlanean.

Lau lasterketa izango dira guztira, mistoak laurak. 16:15etan abiatuko da Lasterketa Herrikoia (16 urte baino gehiagokoena), Juan Urrutia plazatik. Zortzi kilometroko luzera izango du proba horrek. 17:10etan, berriz, 10-15 urte bitartekoen txanda izango da. Kilometro bateko ibilbidea egin beharko dute herrigunetik.

17:25etan 5-9 urtekoak abiatuko dira, eta 17:40etan 0-4 urtekoak. 500 metroko luzera izango dute azken bi proba horiek.

Izen-ematea, aurretik

Adin-txikikoek lasterketaren egunean bertan eman ahalko dute izena, probak hasi baino 30 minutu lehenago, euro baten truke. Adin nagusiko parte hartzaileek, baina, aurretik eman beharko dute izena www.sailkapenak.com web-orrialdean, sei euroren truke. Izen-ematea mugatua izango da, 300 korrikalari egon ahalko baitira gehien jota. Dortsalak egunean bertan banatuko dira.

Zaraobeko emakumezkoen taldea omenduko dute

Zaraobe Saskibaloi Klubeko nesken taldeko kideak izango dira Berdintasun Lasterketaren aurtengo edizioko omenduak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide