Herriko mugarrien egoera aztertuko du udalak

Erredakzioa 2016ko abe. 12a, 07:30

10.043 euro baliatuko ditu Amurrioko Udalak herriko mugarrien egoeraren gaineko ikerketa txosten bat osatzeko. Gaur egun 1.491 mugarri daude herriko mendietan barreiaturik. Horietariko bakoitzaren egoera zein den in situ aztertzea izango da ikerketaren helburua. 2007-2008 ikasturtean egin zen mota horretako azken berrikuspena.

Baso-lanak

10.043 euro baliatuko ditu Amurrioko Udalak herriko mugarrien egoeraren gaineko ikerketa txosten bat osatzeko. Gaur egun 1.491 mugarri daude herriko mendietan barreiaturik. Horietariko bakoitzaren egoera zein den in situ aztertzea izango da ikerketaren helburua. 2007-2008 ikasturtean egin zen mota horretako azken berrikuspena.

Baso-lanak

Mugarrien berrikuspena ez da izango Amurrioko Udalak herriko mendietan egingo duen lan bakarra. Beste 32.500 euro baliatuko ditu baso lanak egiteko 44,85 pinu hektareatan. Bardaola eta Argatxako zonaldeko zenbait eremuetako pinuen beheko aldeak kimatuko dira, 18,43 hektarea guztira. Hortaz gain, hazkuntza desegokia izan duten zuhaitzak kenduko dira.

Lekuzabal eta San Rokeko eremuetan, berriz, pinuen goiko aldeak kimatuko dira zenbait zonaldeetan, 26,42 hektarea guztira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide