Udalarenak diren eraikinetan dagoen amiantoaren inbentarioa egingo dute Amurrion. Hala adostu dute azken Udal Osoko Bilkuran, Orain Amurriok aurkeztutako mozio baten bidez.
Lokalizazio plana
“Lokalizazio plan” bat egingo dute horretarako, auzokideen laguntzarekin. Modu horretan, “amiantozko fibren egoeraren diagnostiko bat” egingo dute eta, “beharrezkoa izatekotan”, kendu egingo lukete amiantoa. Erregistro horren helburua ere bada “kontrolik gabeko isurketa ekiditea”.
Era berean, aurreikusi dute baita jakinaraztea zein udal langile egon diren material horrekin kontaktuan.