Bi asteburutan ospatuko dituzte Saratxoko Jaiak

Erredakzioa 2016ko abe. 1a, 08:19

Bi asteburu beteko dituzte Saratxoko Jaiek: abenduaren 2tik 6ra bitartekoa eta abenduaren 10ekoa.

Bi asteburu beteko dituzte Saratxoko Jaiek: abenduaren 2tik 6ra bitartekoa eta abenduaren 10ekoa.

Lehen asteburuan kontzertuak, mus txapelketa eta mendi martxa izango dira ekintza nagusiak, besteak beste. Abenduaren 10ean, berriz, Herri Bazkariak hartuko du protagonismoa.

EGITARAU OSOA

Abenduak 2, ostirala

23:30 // Kontzertua

KOKOTEAN KOSK

[video:https://www.youtube.com/watch?v=dPlO1WIkbuU]

Ostean: DJ PARTY

 

Abenduak 3, larunbata

18:30 // Mus txapelketa

Non? Saratxoko eskolan

Izen-ematea:Dani Berrian (945891367) edo ordu bete lehenago

Prezioa: 20 euro bikoteko. Gehienez 32 bikotek eman ahalko dute izena

Sariak:

- Txapeldunak: bildutakoaren % 60

- Txapeldunordeak: bildutakoaren % 40

-3. Saria: Bi botila ardo

-4. Saria: Bi botila kaba

 

Abenduak 4, igandea

8:30 // XIV. Mendi martxa

 

Abenduak 6, asteartea

12:00 // Meza abestua

12:40 // Kontzertua Oilarrak Abesbatzaren eskutik

 

Abenduak 10, larunbata

14:30 // Herri bazkaria

18:00 // Erromeria Aketza & Cia-ren eskutik

Bazkari ostean jolasak, herri kirolak eta askoz gehiago

20:00 // Su artifizialak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide