aiaraldea.eus

Bere aurkako margoketak egin dituztela salatu du EAJ-PNVk

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Amurrioko Eusko Alderdi Jeltzaleak salatu du bere aurkako "margoketa iraingarriak" egin dituztela herrian. Ekintza hori deitoratu dute jeltzaleek, prentsara bidalitako ohar baten bidez, eta azpimarratu dute horrelako jarrerak ez datozela bat "herriak bizi duen behin betiko bake egoerarekin".

"Horrelako ekintzek bake garaien aldeko apustua egin nahi ez dutenei arrazoia emateko baino ez dute balio", adierazi dute EAJ-PNVtik, eta gaineratu dute ez dutela ulertzen "euren burua abertzaletzat duten eta herri honen independentziaren alde egiten duten pertsona batzuek ideia berdinak aldarrikatzeagatik beste batzuk seinalatu eta erasotzea".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa