Amurrio Bideanen X. urteurrena ospatuko dute bihar

Erredakzioa 2016ko aza. 30a, 07:54

Amurrio Bidean tokiko garapenerako erakundea sortu zuen udalak duela 10 urte, eta ibilbide hori ospatzeko jardunaldia egingo du bihar (abenduak 1) Reforren.

19:00etan hasiko da hitzordua eta Josune Irabien alkateak eta Cristina Gonzalez Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza era Turismoko diputatuak parte hartuko dute. Horrez gain, 10 urteetako historia azaltzeko bideoa emango dute.

Amurrio Bidean tokiko garapenerako erakundea sortu zuen udalak duela 10 urte, eta ibilbide hori ospatzeko jardunaldia egingo du gaur Reforren.

19:00etan hasiko da hitzordua eta Josune Irabien alkateak eta Cristina Gonzalez Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza era Turismoko diputatuak parte hartuko dute. Horrez gain, 10 urteotako historia azaltzeko bideoa emango dute.

Halaber, Iker Merchán “La Salve” garagardo enpresako sortzaileak hitzaldia emango du.

Emakume ekintzaileen lana ere aitortuko dute eta, bukatzeko, tokiko produktuak dastatuko dituzte.

 

Ibilbide oparoa

Amurrio Bidean tokiko enplegua eta ekonomia sustatzeko eratu zuten eta 4 langile ditu. Refor Amurrio Enpresaldean kokatuta dago eta zenbait areto eta enpresa hazitegia eskaintzen dituzte, besteak beste.

Berez, 10 urtetan 35 enpresa egon dira bertan, eta egun 7 daude. Aholkularitza eta bideragarritasun planak osatzeko laguntza ere ematen dute eta, esaterako, 718 laguni eman diete. Horien artean, 164k negozioa abiatu dute.

Hori gutxi balitz, beste 814 enpresa-kontsulta gauzatu dituzte eta 135 trebakuntza ikastaro antolatu. Guztira, 3.815 trebakuntza-ordu prestatu dituzte eta horietan 735 gizonezko eta 915 emakumezko aritu dira.

Merkatuko aldaketei erreparatzen saiatzen dira eta Pop Up edota Coworking saioak antolatu dituzte. Orain ingurumenari loturiko proiektuak garatzen ari dira, baita Aiarako demola proiektua, adibidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide