Adostasuna nagusi Udal Osoko Bilkuran

Erredakzioa 2013ko mai. 28a, 14:51

Gutxi eztabaidatu zen Amurrion egindako azken Udal Osoko Bilkuran. Adostasun handia lortu zuten alderdiek gai ezberdinetan. Esaterako, arazorik gabe onartu zuten Merkataritza zuzena eta elikadura subirotasunaren aldeko adierazpena. Testua Nazio Batuei bidaliko diete, irailean bilera garrantzitsua izango baitute garapenaren inguruan.

Zentzu berean, Amurrioko Udal Osoko Bilkurak Polisario Frontearen 40. urtemuga dela eta Eusko Legebiltzarrak egindako adierazpen bera beregain hartu zuen. Testuak Sahararen deskolonizazio prozesuaren alde egiten du.

Gutxi eztabaidatu zen Amurrion egindako azken Udal Osoko Bilkuran. Adostasun handia lortu zuten alderdiek gai ezberdinetan. Esaterako, arazorik gabe onartu zuten Merkataritza zuzena eta elikadura subirotasunaren aldeko adierazpena. Testua Nazio Batuei bidaliko diete, irailean bilera garrantzitsua izango baitute garapenaren inguruan.

Zentzu berean, Amurrioko Udal Osoko Bilkurak Polisario Frontearen 40. urtemuga dela eta Eusko Legebiltzarrak egindako adierazpen bera bere gain hartu zuen. Testuak Sahararen deskolonizazio prozesuaren alde egiten du.

Tokiko gaiak

Landutako gai guztiak ez zeuden loturik nazioarte esparrura. Askok eragina zuzena dute Amurrion bertan. Adibidez, Dantza Eskolan bi ikastaro berriak egitea adostu zuten. Ikastaro bat helduak dantzaren munduan murgil daitezen prestatu dute. Bestea doakoa izango da eta bere helburua 4 edo 5 urteko umeak dantzan hasteko egingo da.

Arau gehiagok aldaketak izan zituzten. Larrialdiko egoera sozialean dauden pertsonek diru-laguntzak eskatu dezaten araua egokitu zen. Bestalde, espazio-publikoaren erabileraren araudia aldaketak izan ditu. Horri esker etxebitzan berrikuntzak egin nahi dutenek erdia ordainduko dute aurrerantzean hesiak, obra-txabolak edo aldamioak jartzeagatik, baldin eta 3 hilabete baino gutxiago irauten badu espazioaren okupazioak. Esparru horretan eraikin berriak eraiki nahi dituztenek erraztasunak izango dituzte. Bukatzeko eta espazio-publikoari dagokionez, erakundek bere interes publikoa aitortu dieten elkarteei zein Amurrioko elkarte askori -Udalaren diru-laguntza jaso dutenek azken urtean zehar- ez zaie tasarik kobratuko leku publikoak erabiltzearen truke.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide