Egitasmoa indartzeko laguntza eskatu du Hauspoa elkarteak

Erredakzioa 2013ko mai. 24a, 15:39

Hauspoa elkarteak deia luzatu du, bihar arratsaldeko 17:00etan Hauspoa Gunean (Aiara etorbideko 20an, Amurrion) egingo den bileran parte hartzeko. Bilera horretan proiektuarekin aurrera egiteko laguntza (edonolakoa) emateko prest dauden norbanako edo elkarteen ekarpenak jaso nahi dituzte. Orain arte egindako ibilbidearekin pozik egon arren, oso zaila ikusten baitute, egun, elkartetik tiraka dagoen dozena erdi kideekin, proiektuarekin aurrera egitea gaur egun egiten duten bezala behintzat.

Hauspoa elkarteak deia luzatu du, martxoaren gaur arratseko 17:00etan Hauspoa Gunean (Aiara etorbideko 20an, Amurrion) burutuko den bileran parte hartzeko. Bilera horretan proiektuarekin aurrera egiteko laguntza (edonolakoa) emateko prest dagoen norbanako edo elkarteen ekarpenak jaso nahi dituzte. Orainarte egindako ibilbidearekin pozik egon arren, oso zaila ikusten baitute, egun, elkartetik tiraka dagoen dozena erdi kideekin, proiektuarekin aurrera egitea. Gaur egun egiten duten bezala behintzat.

Orain dela 3 udaberri sortu zen elkartea, aiaraldeko zenbait lagunen eskutik, ikusten zuten hutsunea betetzeko asmoarekin. Asanblada bidez kudeatuz, "Guk geuk egin dezagun" filosofiarekin, autogestioaz, eta kolektibotasunak ematen dituen gaitasunak praktikan jartzeko asmoaz. Helburuen artean, inguruaren analisi eta kritika egitea, eta bertan eragitea, kultura ez-komertziala sustatzea, burujabetzarantza pausuak ematea, galdutako elkartasun sozialaren berreraikitzean laguntzea... . dituzte. Eta hauetara gerturatzeko intentzioaz hamaika ekintza ezberdin antolatu dituzte: Hitzaldiak, liburu aurkezpenak, tailerrak, kontzertuak... non borroka antidesarrollistak,langile borrokak, gizarte borrokak, mugimendu sozialak, osasuna, hezkuntza, memoria historikoa, burujabetza... ekintza hauetan presente egon diren.

Liburutegi soziala, liburu dendatxoa, eta debaldeko denda ere martxan jarri zituzten gunearekin hasi zirenean, eta gunearen pareten artean jaio zen ere "Aiaraldean Hazi" ume eta gurasoen topagunea.

Hauspoa Gunea jarraiki astelehen, astearte, ostegun, eta ostiraletan zabalik topatu daitekeela, ostiraletan "Aiaraldean Hazi"ko ume eta gurasoen topagune bilakatua, eta egun hauetaz aparte, ekintzak antolatutako bestelako egunetan.

Aste honetako agenda hauxe daukate: atzo 19:00etan Frackingaren inguruko hizaldia "Fracking Ez! Araba"ren eskutik egin zuten, igandea 26, 16:30 Xaboiak egiten ikasteko tailerra, eta astelehena 27an, "Gurasoen sexualitatea" hitzaldia, Aingeru Mayor sexologo eta Emeki elkarteko kidearen eskutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide