Biodibertsitateari buruzko jardunaldiak

Erredakzioa 2013ko mai. 13a, 08:41

Maider Iglesias Aranzadiko kideak idatzita:

Animalia, landare eta onddo espezieak mundu guztian desagertzen ari dira, batez ere gizakiaren eragina dela eta. Biodibertsitatea gure ondare naturalaren zati garrantzitsua da eta horregatik zaindu behar dugu. Aiaran, gainera, oraindik ere ondo kontserbaturiko lekuak topa ditzakegu eta horiei lotuta animalia bereziak ere.

Maider Iglesias Aranzadiko kideak idatzita:

Animalia, landare eta onddo espezieak mundu guztian desagertzen ari dira, batez ere gizakiaren eragina dela eta. Biodibertsitatea gure ondare naturalaren zati garrantzitsua da eta horregatik zaindu behar dugu. Aiaran, gainera, oraindik ere ondo kontserbaturiko lekuak topa ditzakegu eta horiei lotuta animalia bereziak ere.

Biodibertsitate guzti hori gizarteari hurbiltzeko asmoarekin Amurrioko Udalak jardunaldi batzuk antolatu ditu. Maiatzaren 22an biodibertsitatearen eguna ospatzen da mundu osoan eta ospakizun horren inguruan antolatu dira jardunaldi hauek. Maiatzaren 17an, ostirala, izango da lehenengo hitzaldia eta ekainak 7rarte luzatuko da ekitaldia. Oso gai desberdinak jorratuko dira hitzaldietan; sugeak bezalako narrasti bereziak; zetazeoak; aldaketa klimatikoak hegaztiengan daukan eragina; eta haien baliagarritasuna oraindik kolokan daukaten kontserbazio teknikak.

Gainera, hegaztiak ikusteko mundura hurbildu nahi duenak, hementxe izango du aukera, maiatzaren 25an, larunbata, txoriak ikusteko mendi-irteera antolatu delako. Informazio gehiago atxikita doazen eskuorrietan lor dezakezu.

Hitzaldiak Amurrioko Katekesi Aretoan izango dira maiatzaren 17, 24, 31 eta ekainaren 7an, arratsaldeko 19.30tan.

Txoriak ezagutzeko mendi-irteera, aldiz, maiatzaren 25an egingo da, goizeko 8.00tan Amurrioko Juan Urrutia plazako kioskotik aterata.
Parte hartzeko Amurrioko udaletxean aurretik izena eman behar da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide