"Lanbide Heziketa euskaraz, aukerarik onena!" dela bultzatzeko kanpaina abiatu dute

Erredakzioa 2013ko api. 28a, 08:27

Lanbide Heziketa euskaraz bultzatzeko hautua egin du Zaraobe Institutuak. "Behar genuela argi izan dugu hasieratik"  Iñaki Rodrigo Lanbide Heziketen arduraduradunaren esanetan urte asko igaro dira hezkuntza mailan eta hainbat aurrerapenak eman dira ereduen arloan: "Euskarazko Lanbide Heziketaren eskaintza, ordea, ez da gaur egun, ziurrenik, %10-%11ra ez da iristen".

Egilea: Iñaki Rodrigo Etxebarriarteun, Amurrioko Zaraobe BHIko zuzendari ondokoa eta Lanbide Heziketako arduraduna

Zaraobe Institututik Lanbide Heziketa euskaraz bultzatu behar genuela argi izan dugu hasieratik. Urte pilo igaro dira hezkuntza mailan eta hainbat aurrerapenak eman dira ereduen arloan etab. Baina, euskarazko Lanbide Heziketaren eskaintza, gaur egun, ziurrenik, %10-%11ra ez da iritsiko. Beraz, Lanbide Heziketari dagokionez, euskarazko formatuan eskaintza oso urria zela ikusi genuen eta Zaraobetik prest agertu ginen erronkari aurre egiteko.

Lanean hasi ginen orain dela urte batzuk, Goi Mailako Zikloa euskaraz eskaintzen eta aurrera ateratzen. Gaur egun, ziklo guztiak euskaraz eskaintzen ditugu. Dagoeneko, 66 ikasle inguruk parte hartzen dute “Mekanizazioa”, “Mantentze Lan Elektromekanikoa” eta “Menpeko Pertsonei Arreta” erdi mailako zikloetan eta “Mekatronika Industriala” goi mailako zikloan euskarazko ereduetan.

Grafiko honetan lehenengo eta bigarren mailako ikasle kopuru euskaldunak ikus ditzakezu, ikasturtez ikasturte. Edo hobe esanda, euskarazko eredua aukeratzen dutenak, euskaldunak gehiago direlako.

Gure helburua, euskaraz matrikulatzen diren ikasle kopurua handitzeaz gain, esparru honetan euskararen normalizazioa sustatzea da. Hau da, Lanbide Heziketan klasketik aparte arlo guztietan euskaraz funtzionatzea: erabiltzen diren material didaktikoak (% ), barneko dokumentazioa, bilerak, paisaia, baliabide informatikoak, lantokian prestakuntza euskaraz egitea, hornitzaileekin  harremana, irakasleen erabilpen zuzena, etabar.

Une honetan administrazioak ematen duen aukera hauxe da: ikasle kopuruaren arabera, ziklo mistoa ateratzea; hau da, ziklo horren modulu batzuk erdaraz eta beste batzuk (ordu kopuru gehienak biltzen dituenak) bikoiztuta, euskaraz eta gaztelaniaz, aukeratutako ereduaren arabera.

Bidean gaude. Epe motzean zikloak euskaraz soilik aurrera ateratzea espero da. Horretarako matrikulazioa handitzea eta sendotzea beharko genuke. Dudarik gabe, Lanbide Heziketa euskaraz, aukerarik onena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide