Udal Aurrekontuen nondik norakoak azalduko ditu EAJk gaur. Hitzordua Katekesi Aretoan izango da 19:00etan. Alkateak eta zinegotzi guztiek parte hartuko dute aurkezpenean herritarrek eduki ditzaketen zalantzak argitzeko.
Batzarrak ordu bat eta erdi baino gehiago ez luzatzea da udal taldearen asmoa. Horretarako gainetik birpasatuko dituzte aurtengo erreferentzia datuak -diru sarrerak eta irteerak, besteak beste-. Gainera, pasa den urteko aurrekontuei buruzko informazioa ere jorratuko dute.
Josune Irabienek aurreratu du bere ustez oso garrantzitsua den beste gai bat ere tratatuko dela; udalak duen zorra. Alkatearen aburuz 2000. urtetik aurrera egindako inbertsioek zorra eragin dute eta nahiz eta arazorik ez dagoen ordaintzeko, jendeak jakin behar luke zer nolako betebeharrak suposatzen dituzteen banketxeekiko zorrek.