Hedabideek adierazi dutenez Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du igande gaueko ordu txikietan. Poliziaren arabera, 33 urteko gizonezko batek arma bat erabiliiz mehatxuak eta tiroak egin ditu gazte multzo baten aurka.
Segurtasun Sailak adierazi du gaueko 02:30ean Ertzaintzak herritar baten deia jaso zuela. Horrek salatu du gizon bat tiroka hasi dela parkearen ingurutan. Ertzainak lekura hurbildu dira eta bala-zorroak topatu dituzte. Lekukoaren informazioari esker gizon armatuaren etxera hurreratu dira eta berarekin hitz egin ostean atxilotu dute. Su-armarekin mehatxuak egitea leporatu diote.