"Koadroek haien artean hitz egiten dute"

Aitor Aspuru Saez 2013ko mar. 12a, 10:34

JAIONE VELEZ (1990, Amurrio) artista da eta Martxoaren 8an, beste hiru artistekin batera "Emakumea" proiektua aurkeztu zuten Amurrioko La Casonan. Martxoaren 24an bukatuko da erakusketa.

 

Zertan datza prestatu duzuen ekimena?

Lau emakume gara eta arte ederrak ikasi ditugu. Ni adibidez lizentziatua naiz eta keramika masterra egiten nago. Horregatik nire lana keramikan eta eskultura oinarritzen da batez ere. Kasu honetan hezkuntza artistikoarekin harremana duen ariketa artistikoa prestatu dut bisitariarentzat.

JAIONE VELEZ (1990, Amurrio) artista da eta Martxoaren 8an, beste hiru artistekin batera "Emakumea" proiektua aurkeztu zuten Amurrioko La Casonan. Martxoaren 24an bukatuko da erakusketa.

 

Zertan datza prestatu duzuen ekimena?

Lau emakume gara eta arte ederrak ikasi ditugu. Ni adibidez lizentziatua naiz eta keramika masterra egiten nago. Horregatik nire lana keramikan eta eskultura oinarritzen da batez ere. Kasu honetan hezkuntza artistikoarekin harremana duen ariketa artistikoa prestatu dut bisitariarentzat.

Bertan galderatxo batzuk utzi ditut bisitariak pentsa eta erantzun ditzan. Helburua da koadro edo artelanen aurrean ideia batzuk sortzea, kezkak ere sortzeko.

Ni Amurriokoa naiz, Iera eta Irati Balmasedakoak eta Verónica Algortakoa.

Zerk eraman zintuzten zu eta gainontzeko kidei erakusketa egitera?

Gogoak, batez ere. Aurrerapausu bat ematea. Ikasleak gara eta hasteko gogoak ditugu. Aldi berean emakumeak gara eta Martxoak 8 data garrantzitsua da eta hori aprobetxatzea emakumearen inguruan zeozer adierazteko ideia ona zen.

Emakumea da mezua?

Denetarik landu dugu. Emakumea ikuspuntu plastikotik, naturaletik jorratu dugu eta gure bizipen bitartez ere mintzatu gara kritika soziala adierazteko. Emakumearen kontrako bortizkeriaz, adibidez.

Diziplina guztiak landu ditugu; margoa, eskultura, argazkilaritza eta bideoa. Garai honetako aukera guztiak aprobetxatu ditugu horretarako.

Momentuz zer nolako harrera izan du erakusketak?

Inaugurazioa ederra izan zen. Jende asko hurbildu zen eta partehartzailea izan zen. Erakutsi dudan koadroak izenburua eskatzen dio publikoari eta izenburua jarri baino, pertsonek haien arteko elkarrizketak sortu zituzten. Argudioak koadroan agertzen ziren atal ezberdinetan oinarritzen ziren eta baita bere bizitzetan ere. Oso gauza interesgarriak atera ziren eztabaida horietan. Beraz, oso pozik nago.

Mito bat dago artearen inguruan. Eta mito horrekin apurtu behar da. Erakusketa aurrera pausu bat da zentzu horretan. Galdera errazak planteatzen ditu eta ikuslea aktibatzeko balio dute.

Etorri ziren guztiei eskerrak eman nahi dizkiet eta etorri ez direnak animatu nahiko nituzke. La Casonan goizez ibiliko naiz egunero nahi duenarentzat eta erakusketa interesgarria dela uste dut. Koadroek haien artean hitz egiten dute, oso lotuta dago dena, agian fakultate berekoak garelako artistak. Ez da collage bat. Elkarri laguntza eta aholkuak eman dizkiogu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide