Saratxon egoitza duen Deguisa enpresako beharginek greba mugagabea abiatu zuten astelehenean. Konpainiaren arduradunak ostegunean iragarri zuen zuzendaritzak asmoa zuela soldatan murrizketak egiteko eta produkzioa igotzeko eta horrek protesta piztu du.
Soldata murrizketak, kasu batzuetan, %30eko eragina izango luke, gehienbat enpresan denbora luzea eman duten langileen artean. Baina orokorrean, soldata jaitsiera %15ekoa izango da. Neurri berean handitu nahi du ekoizpena zuzendaritzak.
Bestalde, langileek salatu dute 2007tik bere soldata izoztuta dagoela -KPI ere ez zaiela aplikatu- eta enpresak zorrak dituela haiekin.
Greba jarraipena
Langileek adierazi dutenez grebaren jarraipena oso zabala da eta bakarrik hiru langile eta zuzendaritza sartu dira enpresan egun hauetan. Deguisak 60 langile inguru ditu.