Kriminalizazioarekin bukatzea eskatu dio Gazte Asanbladak Udal-gobernuari

Txabi Alvarado Bañares 2013ko ots. 12a, 07:19

“Udal-gobernuari gazte asanbladaren aurkako kriminalizazioarekin buka dezala exijitzen diogu. Eta, era berean, gezurrak esateari utz diezaiola, gertatutakoa jazotako moduan azal dezala exijitzen dugu herriari gezurrik esan gabe”. Hala mintzatu ziren Amurrioko Gazte Asanbladako kideak iragan ostiralean Herriko Plazan egin zuten prentsaurrekoan. Goizeko hamaiketatik aurrera hainbat ekintza antolatu zituen Gazte Asanbladak Plazan, eta arratsalde partean egin zuten agerraldia asanbladako kideek.

“Udal-gobernuari gazte asanbladaren aurkako kriminalizazioarekin buka dezala exijitzen diogu. Eta, era berean, gezurrak esateari utz diezaiola, gertatutakoa jazotako moduan azal dezala exijitzen dugu herriari gezurrik esan gabe”. Hala mintzatu ziren Amurrioko Gazte Asanbladako kideak iragan ostiralean Herriko Plazan egin zuten prentsaurrekoan. Goizeko hamaiketatik aurrera hainbat ekintza antolatu zituen Gazte Asanbladak Plazan, eta arratsalde partean egin zuten agerraldia asanbladako kideek.

Matiaseko Jantokiaren okupazioaren harira, Asanbladako ordezkariek azpimarratu zuten okupatzerakoan jakinarazi zutela hura “behin-behineko lokala” izango zela, “bertan proiekturen bat egon arte”. Hala, alboko lokalean dagoen patin elkartearekin hitz egin zuten eta hauek “arazorik ez zutela” jakinarazi zieten, AGAren arabera. Hortaz gain, Asanbladako kideek azpimarratu zuten AEKri eskaini zitzaion espazioa ez zela Gazte Asanbladak okupatu zuena.

Hortaz gain,  Udalak “trabak” besterik ez dizkiela jarri salatu dute prentsaurrekoan.  “Plazan ekintzak egitea galarazi digute, karpa handia eskatu eta jarriko ez zutela esan, karpa txikiak eskatuta ere egun berean beste elkarte bati utzi… Amurrioko elkarteekiko duten errespetua AGArengan ez dutela hamaika biderrez erakutsi dute”.

Epaiketa

Asanblada kideek gogorarazi zuten duela urtebete buruturiko Landazuri eraikinaren okupazioagatik 9 gazte auziperatuta daudela eta 26000 euroko isuna eskatzen zaiela. Hori dela eta, Gazte Asanbladak Udal-gobernuari adierazi zion salaketak kendu arte kontakturik ez zutela izango. “Eta udal-gobernuak hala nahi izanda urtebetean ez da AGAren eta udal-gobernuaren arteko harremanik egon”, Gazte Asanbladaren hitzetan.

http://www.youtube.com/watch?v=apJyTFrECHw

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide