Amurrioko Udalak ohar baten bidez azaldu du bere jarrera Amurrioko Gazte Asanbladak egin duen azken okupazioaren aurrean. Lehenik eta behin, Matías Landaburuko lokala Patines Klubak erabiltzen duela argitu du erakunde publikoak. Gainera, beheko solairua AEK elkartearen egoitza berria izango dela gogoratu du Udalak, haize bolada batek Lucas Reyn zituen instalazioak txikitu eta gero.
Bestalde, Gazteria Arloak proiektu bat landu duela eta hurrengo Gazteria Batzordean aurkeztuko diotela alderdi guztiei adierazi dute. Ondoren, proiektua eztabaidatzeko, prozesu parte-hartzailea jarriko dutela abian iragarri du EAJko udal taldeak.
Bukatzeko, Amurrioko Gazte Asanbladari gainontzeko elkarteek jarraitzen dituzten prozedura berak ez jarraitzea eta gatazkaren aldeko apustua egitea leporatu dio udalak. EAJk uste du: "Herriak lasaitasuna behar duela".
Otsailaren 8an Herriko plazan mobilizazioa
Amurrioko Gazte Asanbladak otsailaren 8an Herriko plaza okupatzeko deialdiz abaldu du. Goizeko 11etatik aurrera ekintza ezberdinak egingo dituzte.