Azken egun hauetan Espainiako alderdiak eta iritzi publikoa asaldatu duen ustelkeria auzia Aiaraldera ere iritsi da. Santiago Abascal Aiarako Alderdi Popularraren presidenteak Intereconomia taldeko gaceta.es komunikabideari aitortu dio ustez Barcenas alderdi popularreko diruzain ohiarenak diren agirietan agertzen den apuntea egiazkoa dela: 1999 urtean 2.000.000 pezeta jaso zuela.
Bere dendaren aurkako erasoak eragindako kalteak ordaintzeko dirua
Agintari popularrak jakinarazi duenez, diru kopurua 1999ko otsailean bere dendaren aurka egindako erasoak utzitako kalteak ordaintzeko izan zen eta Alvaro Lapuerta -orduko diruzain popularra- izan zen eragiketa honen kudeatzailea.