Amurrioko Gazte Asanbladak Matias eraikineko jantoki zaharra okupatu du, Herriko Plazatik hasita, herri guztia zeharkatu duen manifestaldiaren ostean. Manifestaldi hau duela urtebete buruturiko Landazuri eraikineko okupazioaren ondorioz auzipeturiko gazteei elkartasuna adierazteko izan da deitua. Gogora dezagun, bide batez, epaiketaren zain dauden 9 gazteei 27 000 euroko isun bat eskatzen zaiela kalteordain gisa.
Bukaeran, Gazte Asanbladako kideek, esan bezala, jantoki zaharra okupatu dutela adierazi dute eta bertan bilduta zeuden jendea bertaratzera animatu dute. Herri guztitik pegaturiko afitxa batzuen bitartez kaleraturiko adierazpenean talde honek jakinarazi du okupatu berri den eraikinean beste hainbat kultur elkartek eta eragilek ekintzak egiten dituzten arren ez dutela hauen jarduna oztopatuko eta Udalak aipatu eraikinari bestelako erabilera bat emateko hautua hartuko balu inongo arazorik sortuko gabe bertan behera utziko luketeela bertako okupazioa.