Barne Ministeritzak adierazi duenez bi lagun atxilotu dituzte Irani balbulak saltzeko harreman komertzialak egiteagatik. Programa nuklearretarako materiala Iranera bideratzen duen sarea desegiteko operazioak zabalik jarraitzen du. Espainiako Barne Ministeritzaren arabera, Amurrioko enpresak bidalketak egiteko kontaktuak zituen Arabian. Eta, ordainketak egiteko beste herrialde batzuetako banketxeak baliatu ditu. Baita Europar Batasunek programa nuklearra erakunde iraniarrekin harremanak egin ere.
Astelehen arratsaldean miatu zuen Polizia Nazionalak Amurrioko Lázaro Ituarte enpresa. Langileen hitzetan 18:00ak aldera sartu ziren poliziak fabrikara; lantegia miatu eta behargin oro identifikatu ostean alde egin zuten. Beharginen esanetan, despliege poliziala handia izan zen, sei furgoneta bertaratu baiziren.
Europar Batasunak beto zorrotza ezarri zion Irani urrian eta Asiako errepublikarekin harreman komertzialak izatea debekatuta dago, besteak beste.