Amurrioko epaitegiak zenbait bankuk aplikatutako atzerapen-interesak deuseztatu ditu

Txabi Alvarado Bañares 2012ko abe. 29a, 10:17

Atzerapen-interesen harira hainbat bankuk aplikatutako klausulak deuseztatu ditu Amurrioko epaitegiak, “neurrigabekoak” direla argudiatuta. Izan ere, banku horien atzerapen-interesak %18-25 bitartekoak ziren.

Amurrioko epaitegiak atzerapen-interesen harira hainbat bankuk aplikatutako klausulak deuseztatu ditu, “neurrigabekoak” direla argudiatuta. Izan ere, banku horien atzerapen-interesak %18-25 bitartekoak ziren.

 Amurrioko epaitegiak bi auto helarazi ditu atzerapen-interesen horien aurka. Horietako batean epaitegiak bertan behera uzten du pertsona batek Santaderreko Bankuarekin izenpetutako kredituaren klausula, interesak %25ekoak direlako. Epaileak azpimarratu du kreditua sinatu zen urtean, 2010ean, diruaren interes legala %4koa zela; eta horregatik %25rainoko igoera hori “neurrigabekoa dela eta baliogabetzat jo behar dela”. Helarazitako bigarren autoan bi pertsonek GAG Internacional Sozietate Mugatuarekin akordatutako kredituaren klausula deuseztatzen da, atzerpen interesa %24koa delako.

 Hortaz gain, epaileak erabaki du hipoteka-mailegu baten luzamenedu-interesa bertan behera uztea, %18koa delako, 2005eko interes maila legala %4koa zen bitartean. Kasu honen harira epaileak adierazi du Europar Zuzenbidearen arabera epaileek kontsumitzaileak defendatzeko eskubide osoa dutela, “neurrigabeko edozein klasularen aurrean”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide