EAJk Gazte Asanbladaren jarrera salatu du

Aitor Aspuru Saez 2012ko abe. 16a, 08:53

Amurrioko Udala eta herriko Gazte Asanblada pultsu batean murgilduta daude. Gazteek izango duten epaiketaren erantzunkizuna Udal taldeari leporatzen dioten bitartean, Amurrioko EAJk bere iritzia zabaldu du ohar baten bitartez.

EAJren aburuz, beti egon da prest Gazte Asanbladarekin hitz egiteko eta gazteen beharrak bideratzeko. Dena den, Amurrioko Udalak ez duela gazteek behar duten azpiegiturarik "Gazte Lokala" lacgatzeko adierazi du. 

Amurrioko Udala eta herriko Gazte Asanblada pultsu batean murgilduta daude. Gazteek izango duten epaiketaren erantzunkizuna Udal taldeari leporatzen dioten bitartean, Amurrioko EAJk bere iritzia zabaldu du ohar baten bitartez.

EAJren aburuz, beti egon da prest Gazte Asanbladarekin hitz egiteko eta gazteen beharrak bideratzeko. Dena den, Amurrioko Udalak ez du, haien iritziz, gazteek behar duten azpiegitura "Gazte Lokala" lagatzeko. 

Zentzu horretan, udalak dio Landazuri etxea -AGAk okupatutako eraikina- ez dagoela egoera egokian. Gainera, jabeek udalari utzi zioten etxea pertsona helduen beharrei erantzuna emateko, eta ez beste helburu batekin.

Hala ere, EAJk adierazi du prest egon dela gazteekin negoziatzeko, baina hauek epaiketa bukatu arte ez dutela erakunde publikoarekin harremanetan jartzeko asmorik.

Epaiketaren erantzunkizuna eta mehatxuak

Udalak salatu dituen gaien artean azpimarratu izan nahi du ez dela bere egitasmoa Landazurin identifikatutako 9 gazteak epaitzea, Ertzaintzarena baizik. Udalak eta alkateak ez dutela salaketa jarri ziurtatu du EAJk. 

Horregatik, Udalak leporatu dio Gazte Asanbladari gezurrak esatea. Eta ez hori bakarrik, kartelen, pankarten eta magoketen bidez pertsona zehatz batzuk mehatxatzea egotzi dio ere.

EAJren ustez, beste garai batzuetako jarrerak dira hauek eta jokaera faxistatzat jo ditu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide