Durangoko Azoka Alternatiboan parte hartzen dabil Hauspoa elkartea

Txabi Alvarado Bañares 2012ko abe. 7a, 21:42

Amurrioko Hauspoa elkartearen baitako Sasien Sehaska banaketa kolektiboa Durangoko Azoka Alternatiboan parte hartzen ari da, beste hainbat kolektiborekin batera. Iaz ere parte hartu zuen Sasien Sehaskak azoka alternatibo horretan. Kolektiboak hainbat liburu, diska eta aldizkari eskainiko ditu bertan; “denetarik, argitaletxe komertzialen liburuak  kenduta“, Jon Irazu Hauspoako kideak azpimarratu duenez.

Irazuk azaldu du Durangoko Azoka antifrakismo garaian sortu zela “euskara bultzatzeko helburuarekin”. Baina garai horiek igarota azoka “nagozio huts” bilakatu dela salatu du; “eta hemengo (Azoka Alternatiboko) jendeak uzte du gauzak beste modu batean egin daitezkeela”.

Hala, Irazuk azaldu du Azoka AlternatIboaren helburua ez dela materialak saltzea, "harremanak eta mundua aldatzeko erak" lantzea baizik. "Dena kapitalismoaren pean dago eta gauza asko landu behar dira”, Irazuren hitzetan.

Banaketa kolektiboen azoka ezezik, beste hainbat ekintzaz osatutako egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek; hitzaldi, kontzertu eta tailer ugarirekin. Ezkerreko argazkian klikatuta egitaraua kontsultatzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide