"Asko lantzen dugu malgutasuna, indarra, erresistentzia eta abiadura"

Aitor Aspuru Saez 2012ko abe. 4a, 12:07

JOANA ARRIBAS (Gurutzeta, 1981) Aresketa Gimnasia Klubaren entrenatzailea da. Euskadiko Txapela irabazi zuten amurriorrek eta Estatu mailan egiten den txapelketan ere parte hartu zuten.

Aresketa Klubaren neskak entrenatzen dituzu, zein izan da zure ibilbidea gimnasian?

Kirolari moduan apur bat berandu hasi nintzen. 12 urteekin hasi nintzen. Kirola goizago ezagutu izan banu lehenago hasiko nukeen egiten. Kirol honetan ahalik eta lasterren hasi behar duzu, gazte zarenean utzi beharra dago eta. 

JOANA ARRIBAS (Gurutzeta, 1981) Aresketa Gimnasia Klubaren entrenatzailea da. Euskadiko Txapela irabazi zuten amurriorrek eta Estatu mailan egiten den txapelketan ere parte hartu zuten.

Aresketa Klubaren neskak entrenatzen dituzu, zein izan da zure ibilbidea gimnasian?

Kirolari moduan apur bat berandu hasi nintzen. 12 urteekin hasi nintzen. Kirola goizago ezagutu izan banu lehenago hasiko nukeen egiten. Kirol honetan ahalik eta lasterren hasi behar duzu, gazte zarenean utzi beharra dago eta. 

Nahiz eta berandu hasi, emaitza onak lortu nituen. Euskadiko Txapelduna izan nintzen ikasleen A mailan. 

Entrenatzaile lanetan emaitza hobeak eskuratu ditut. Duela zazpi urte hasi ginen Amurrion eta une horretan ez zegoen gauza handirik. Neska gutxik eman zuten izena eta maila nahiko apala zen. Denborarekin egoerak hobera egin du eta lortu dugu bigarren aldiz jarraian Euskadiko Txapelketa talde mailan. Orain klubak izan duen momentu gozoenean gaude.

 

Zer diziplina mota lantzen dituzue Aresketan?

Asko lantzen dugu malgutasuna, indarra, erresistentzia eta abiadura. Hauek dira oinarrizko trebetasunak. Neskak asko sakrifikatzen dira eta oso konstanteak dira. Konpromiso handia dago gurasoen, kirolarien eta entrenatzaileen artean ere eta harremana nahiko ona da. Gimnasia orduetan seriotasuna da nagusi, baina bukatzen dugunean adiskidetasun harremana dugula esan dezaket.

 

Aipatu duzun moduan, duela gutxi Euskadiko Txapelketa irabazi duzue eta gero Estatu mailan egiten den txapelketan parte hartu duzue, zein da egin duzuen balorazioa?

Euskadiko Txapelketan oso ondo egin genuen, baina Estatu mailakoan ez dugu zorte onik izan. Talde sendoa osatzen genuen eta gure asmoa zen 10 edo 15 talde hoberen artean egotea baina bi akats izan genituen. Mazo bat eta aro bat erori zitzaizkigun. Ariketa kontrolpean genuen baina momentuzko presioa eta tentsioa gehiegi izan zen eta neskak urduri jarri ziren.

Bi akats oso garrantzitsuak dira horrelako txapelketa batean eta sailkapenean 24 geratu ginen ia 70 taldeen artean. Egia esanda ez da emaitza txarra, baina gehiago nahi genuen. Bereziki aintzat hartzen badugu pasa den urtean taldea ez zela hain indartsua eta hala ere zazpigarren postua lortu genuela.

 

Gimnasia oso kirol gogorra da, bai maila fisikoan zein sikologikoan. Jendeari kirol hau egiteko gonbidapena luzatzeko zer mezu mota zabalduko zenuke?

Nik bizitza osoa eman dut kirol honetan murgilduta eta niretzat kirol osoa da. Diziplina asko eskatzen du baina oso estetikoa, polita eta dotorea da. Neskentzat bereziki. 

Eta bestalde, agian nik sumatzen dudan gauza da bakarrik, baina nire ustez dotorezia berezia dute mugitzen direnean. 

 

Gaur egun zenbat neska dituzue? Eta zenbat ordu entrenatzen duten astero?

Amurrio herri txikia da, beraz ez daude neska asko. 40 neska inguru ditugu. 40 horien artean 10 bat edo federatuak dira, hau da, maila gorenean daude. Beste 10 edo 15 neska Ikasle mailan lehiatzen dira, batzuk A mailan eta beste batzuk B mailan, apalagoa dena. 

Astero entrenatu behar den ordu kopurua mailaren arabera aldatzen da. Federatuek  lan egiten dute 10 edo 12 ordu astero. Lehiaketa garaiak hurbiltzen direnean apur bat gehiago entrenatu behar dute. Orain adibidez taldeen lehiaketa sasoia bukatu da eta otsailean hasiko da banakoen lehiaketa sasoia, beraz ordu gehiago trebatuko dira. Momentuz 10 edo 12 ordu astero betetzen dituzte.

Ikasleek ordu gutxiago behar dituzte. Maila gutxi daukaten ikasleek zaletasun moduan bizi dute eta 2 edo 3 ordu astero egiten dituzte. A mailan dauden ikasleek 6 edo 8 ordu egiten dituzte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide