Gaztetxearen aldeko jaia antolatu du Gazte Asanbladak, lokalekin elkarlanean

Txabi Alvarado Bañares 2012ko aza. 29a, 01:22

Gaztetxearen aldeko  jaia du prestatua larunbat honeterako Amurrioko Gazte Asanbladak, herriko gazteen lokalekin elkarlanean. Jai hori Eskutik eskura kanpainaren baitan kokatzen da, asanbladak duela bi aste abian jarritakoa. Kanpainaren helburua Asanbladaren, lonjen eta herriko beste elkarteen arteko elkarlana sustatzea dela adierazi du Iraia Aspuru Gazte Asanbladako kideak. “Gazteak oso sakabanatuta gaude gure artean, lokaletan sartuta, ez gara inoiz elkartzen. Orduan planteatu duguna herria Eskutik eskura eraikitzea izan da, denon artean”, azaldu du Aspuruk.

Hala, duela bi aste lokaletako kideekin bilera bat egin zuten kanpainaren nondik norakoak azaltzeko.  Gazte Asanbladak 34 lokal zituen kontabilizatuta herrian, eta bilerara 15 lokaletako ordezkariak hurreratu ziren. Hala atera zen Asanbladaren eta lokalen arteko lehenengo ekimena: lonja-poteoa. Ekimen hori larunbateko egitarauaren baitan egingo da, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Poteoaren ostean, kontzertuak egongo dira Gaztetxean; Nekez, Eratu eta Musikberbena taldeen eskutik. Gaua, baina, guatekearekin bukatuko da. Antolatzaileek 80. hamarkadako estiloan jantzita joateko deialdia zabaldu dute gainera.

Jaia pasata         

Eskutik eskura kanpaina, baina, ez da larunbateko jaiarekin bukatuko. “Urtarrilean lokalekin batzen hasiko gara, Gazte Egunari begira gehienbat”, jakinarazi du Aspuruk. Izan ere, Gazte Eguna herriko lokal eta elkarteekin batera antolatzeko asmoa dute Gazte Asanbladakoek, apirilaren 13ean.

Hala ere, erdian “inflexio-puntu” bat dagoela gogorarazi du Aspuruk: otsailaren 3a. Egun horretan Landazuri etxea okupatu zeneko lehenengo urteurrena beteko da. “Zer edo zer egingo dugu. Pentsatu beharko da lokalekin eta baita elkarteekin. Guk uzte dugu Amurrion lokal autogestionatu bat beharrezkoa dela”. 

Gazte Egunaren ostean ere lanean jarraitzeko prestutasuna azaldu dute Gazte Asanbladakoek. “Badakigu Amurrion aisia nahi dugula, aisi ezberdin bat, lokal autogestionatu bat nahi dugula. Eta hori denon artean landuko dugu”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide