19,2 milio euroko mozkin garbiak lortu ditu Tubos Reunidos enpresak urtarril eta iraila bitartean. Hala, 2011an baino %5 gehiago irabazi du enpresak, urteko lehenengo 9 hilabeteetan betiere. Denbora tarte horretan 46,4 milioi eurora igo da enpresaren explotazio irabazi gordina (Ebitda), iazko baino %5,2 gehiago.
Enpresak iragarri du datozen hilabeteak zihurgabetasun “maila altu” bate gongo dela, Europako merkatuen “egoera ahularen” testuinguruan. Hala ere, epe ertain-luzerako ikuspegia “positiboa” izaten jarraitzen duela azaldu du, energia sektoreko enpresa handienak “kaltegabe” jarraitzen dutelako. Energia sektorea da Tubos Reunidosen ekoizpenaren erosle nagusia, enpresak berak azaldu duenez.
Hortaz gain, enpresak jakinarazi du finantzaziorako eta produktuaren ekoizpenerako “proiektu garrantzitsuak” jarri direla martxan. Inbertsio horiek guztiak aurrerakuntza Plan Globalaren baitan kokatzen dira.