Amurrioko Udalak Euskal Liburuaren XVII. Aretoa izeneko ekimena zabaldu du. Egitasmoak gaurdanik ostirala arte iraungo du. Goizez eta arratsaldez liburu ezberdinen erakusketa egongo da Udal liburutegian. 10:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 19:30ak arte, hain zuzen ere.
Erakusketaz gain, ekitaldi ezberdinak egingo dira. Esaterako, ipuin kontalariak arituko dira gaur 17:30ean eta bihar 18:00etan. Oihana Etxegibel Aranak, aldiz, bisitaldia gidatuko du asteazkenean. Ostiralean, berriz, Arte Eskolako irakasleek ilustrazio ikastaroa emango dute. Aste osoan zehar, bestalde, Lehen hezkuntzako umeek egindako olerkiak erakutsiko dira liburutegiaren horma-irudietan. Ostiralean lan onenak sarituko dituzte; 18:00etan.
Zinemarako tartea ere egongo da. Izan ere, filmeen erakusketa egingo dute asteazken eta ostiralean. Bestalde, nola gaur hala ostegunean Antxiñe Mendizabal eta Arrate Egaña idazleekin egoteko aukera egongo da.