"Nahiz eta profesionalak ez izan, antzezlan onak eta politak sortzen ditugu"

Aitor Aspuru Saez 2012ko urr. 3a, 09:20

IXONE FERNÁNDEZ (Amurrio, 1987) antzezleak Aiamara antzerki taldean partehartzen du. Taldeak nahiz eta modu ez profesionalean lan egin, ekimen interesgarria antolatu du Amurrion beste hainbeste antzerki taldeen eskutik.

 

Larunbatean Amurrio Antzokian egongo zarete, zer da egingo duzuena? 

IXONE FERNÁNDEZ (Amurrio, 1987) antzezleak Aiamara antzerki taldean partehartzen du. Taldeak nahiz eta modu ez profesionalean lan egin, ekimen interesgarria antolatu du Amurrion beste hainbeste antzerki taldeen eskutik.

 

Larunbatean Amurrio Antzokian egongo zarete, zer da egingo duzuena? 

Larunbat honetan, eta hurrengo bietan ere (urriak 6, 13 eta 20an), Aimara antzerkiak, antzerki amateur erakustaldia antolatu du. Lortu nahi duguna, zera da, jendeak antzerki amateurrari bultzada bat ematea. Eta baita, nahiz eta profesionalak ez izan, antzezlan onak eta politak sortzen ditugula islatzea. Normalean, talde mota hauei ez zaie aukerarik ematen eta horixe da gure erronka.


Beste antzerki talde batzuk zuekin egongo dira, ezagutzen zineten? Nola jarri zarete harremanetan?

Denbora luze daramagu gai honi bueltak ematen, eta aurten ezagutu ditugun talde berriei ideia proposatu genien. Guztion artean sare txiki bat sortu dugu, non guztiok prest gaude parte hartzeko. Gure ideia sare hori zabaltzea da, eta ahalik eta talde gehienek bertan parte hartzea.

Talde amateurra zarete, zeintzuk dira zuen ezaugarriak?

Gure taldea konkretuki oso anitza da. Adin ezberdineko jendeak osatzen du, 15 urte dauka neska gazteenak eta 66 urte gizon nagusienak. Batzuk ikasten daude, beste batzuk lanean, beste batzuk erretiratuak... Hala ere, gure antzezlanak prestatzeko astean behin edo birritan elkartzen gara eta batzutan astebukaeretan baita. Esan beharra dago, beti ez dela erraza guztiok batera geratzea, baina gure aldetik ahaleginak eginez, antzezlanak aurrera ateratzea lortzen dugula. Saiatzen gara estilo ezberdinak lantzen, jendeak momentu zirraragarriak pasa ditzan.

Zein da taldearen historioa, nola eta noiz sortu zen, ibilbidea...? Zuen une goxoenak?

Taldea 1996an eratu zen. Hasiera batean emakumeen antzerki taldea zen, “Aurreraka” izenarekin ezagutzen zena. Baina 1999an, mutilak hasi ziren parte hartzen, orduan izena aldatu eta Aimara Antzerki taldea sortu zen.

Orain arte, ibilbide luzea egin du Aimarak. Obra anitz aurkeztu ditu, hala nola, “la manzana de la discordia”, “las apariencias engañan”, “no hay ladrón que por bien no venga”, “historias cotidianas”... Nahiz eta partaide gehienak euskera ez menperatu, Amurrion euskara indartzeko asmoz, Mikel Ayllonek “historias cotidianas” antzezlana euskarara itzuli zuen eta guk plazaratu.

Azkenengo urte hauetan Aimarak, antzerki gehien aurkeztu dituen denboraldia izan da. Aipagarria da Rufo Grande-Garciak, aktore nagusi bezala, sari bat irabazi zuela Villa Alba de Tormes-eko lehiaketan. Nahiz eta lehiaketa gehiagotara aurkeztu, ezin izan dugu sari gehiago lortu.

Eta etorkizunean zeintzuk dira zuen planak?

Momentu honetan antzezlan berri batekin dihardugu, “Persecución y asesinato de Jean-Paul Marat”. Gure asmoa hurrengo udaberrian Amurrioko Antzokian estreinaldia egitea da. Hala ere, muntaia egiten dugun bitartean, amaitutako antzezlanak antzezten jarraituko dugu. Adibidez urriaren 24ean Arrigorriagako Lonbo aretoan “Apolo y Dafne: La trama del pie” eskeiniko dugu, guztiok gonbidatuda zaudete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide