"Elkartasuna beti erakutsi dugu, bai presoekin, bai hango jendearekin"

Aitor Aspuru Saez 2012ko ira. 10a, 06:11

MARÍA RUBIO CLEMENTEk (Tetuan, 1935) eta ISIDORO GALA CARRETEROk (Casas de Aro, 1935) harreman berezia dute Amurriorekin. Cartagenako elkartasun batzordeko kide izanda, bertako espetxean dauden Euskal Preso Politiko askoren senideei babesa eskaini diete bisitan joandakoetan, tartean Aiaraldeko senide ugariri. Gaur egun ere astebururo euskaldunak laguntzen dituzte bertan. Amurrioko jaietan Aiaraldean egon ziren senide horiek gonbidatuta.

Nola ezagutu zenuten Amurrioko jendea?

 

MARÍA RUBIO CLEMENTEk (Tetuan, 1935) eta ISIDORO GALA CARRETEROk (Casas de Aro, 1935) harreman berezia dute Amurriorekin. Cartagenako elkartasun batzordeko kide izanda, bertako espetxean dauden Euskal Preso Politiko askoren senideei babesa eskaini diete bisitan joandakoetan, tartean Aiaraldeko senide ugariri. Gaur egun ere astebururo euskaldunak laguntzen dituzte bertan. Amurrioko jaietan Aiaraldean egon ziren senide horiek gonbidatuta.

Nola ezagutu zenuten Amurrioko jendea?
MARIA: Bilboko lagun batzuk deitu ziguten esateko Murciako kartzelara 5 euskaldun joango zirela. Lehen aldia zen eta ez zekiten nola heldu. Neska baten bila joan ginen eta gure etxera eraman genuen. Honen bitartez, Euskal Preso Politiko batzuk Cartagenan espetxeratu zituztenean Amurrioko jendea ezagutu genuen.

Talderen bat osatzen duzue?
ISIDORO: Elkartasun Batzorde bat sortu genuen 1987. urtean, sakabanaketa hasi zen urte berdinean. Hasiera batean batzordean 30 pertsona baino gehiago ginen. Baina gero poliziaren jazarpenaren ondorioz sei pertsona bakarrik geratu ginen. Han izan genuen arazoa zera izan zen; polizia gazteen senideengana joaten zela intoxikatzera. Senideek elkartasun taldea uztera behartzen zituzten gazteak, eta hauek  bereziki helduak ez baziren, batzordea uzten zuten.
MARIA: Elkartasuna beti erakutsi dugu, bai presoekin, bai hango jendearekin. Elkartasuna beharrezkoa da. Solidario izanez gero guztiekin izan behar zara, presoekin, gose direnekin...

Urte guzti hauetan zenbat senide ezagutu eta lagundu dituzue?
MARIA: Pilo bat. Amurriotik joan diren guztiak lagundu ditugu. Baita Bilbotik eta herri ezberdinetik joan direnak ere, guztiak gure etxeetatik pasa dira. Blanca Antepararekin oso harreman ona genuen. Bera gure etxean egon zen eta gu berean, senideak izango bagina bezala. Uda honetan Josu bere semearekin egon gara eta honek esan digu euren etxea irekita dagoela guretzat.Urbinan Marianoren errautsak bota genituen. Marianok liburu-denda bat zuen, batzordekoa zen, eta polizia bere atzean zegoen beti. Kartzelara joaten zen senideen bila etxera eramateko. Duela gutxi hil zen eta bere errautsak Urbinan bota genituen. 
ISIDORO: Harria lantzen duen gizon batek  monolito bat egin zion eta Urbinan dago. Abiadura Handiko Trenaren eta Eibar-Gasteiz autobidearen obra izugarriek behartu gintuzten lekuz aldatzera, bestela monolitoa lurperatu behar zuten.
MARIA: Errautsak bota genituenean Euskal Herriko hainbat herrietatik hurbildu zen jendea Urbinara. Ekitaldiak erromeria bat ematen zuen, jende ugari joan zen eta. Gauez Ertzantzako Beltzak joan ziren eta ikaratu egin ninduten. Ez nituen ikusiak, prozesio handi bat ematen zuen.

Zenbat aldiz izan zarete Amurrion?
MARIA: Azken bisita honekin hiru aldiz egon naiz hemen.
ISIDORO: Erretiratu nintzenetik urtero etorri naiz udan. Amurrioko jaietan antolatzen den presoen aldeko egunean egon naiz ia urtero. 

Zer sentsazio utzi dizuete Amurrioko Jaiek?
MARIA: Oso onak. Gaizki iruditu zaidan gauza bakarra guk kartelak jartzen genituen bitartean beste pertsona batzuk atzetik kentzen joan izana izan da. Oso gogorra iruditu zait.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide