Mendiko Lagunak taldeak antolatu du aurten Done Roke Errepikapena

Aitor Aspuru Saez 2012ko abu. 11a, 10:15

Aurten Mendiko Lagunak elkarteak antolatu du Done Roke Errepikapena. Jai Batzordeak abuztuaren 16an egiteko asmoa iragarri eta gero, mendizale taldeak Amurrioko Jaiak bukatu eta gero egitea erabaki zuen, hurrengo egunean hain zuzen ere. Horregatik ez da Herriko Jaien egitarauaren baitan agertu.

Aurten Mendiko Lagunak elkarteak antolatu du Done Roke Errepikapena. Jai Batzordeak abuztuaren 16an egiteko asmoa iragarri eta gero, mendizale taldeak Amurrioko Jaiak bukatu eta gero egitea erabaki zuen, hurrengo egunean hain zuzen ere. Horregatik ez da Herriko Jaien egitarauaren baitan agertu.

Dena den, antolakuntzan beste elkarte ugarik parte hartu dute ere. Rotmat, Cofradías Santa Vera Cruz, Santa Marina de Olarri Auzo elkartea, Mikologika Arriola, Asociación de Campaneros, Aiara Dantza Taldea, Arenalde San José Elkartea eta Txosnagunea laguntzaileak dira eta Amurrioko Udala babesle gisa parte izan da ere.

Egunaren egiitaraua hurrengoa izango da eta Done Roken ospatuko da:

09:00 XXXVI. Pil-pil erako Bakailao eta XII. patata-tortila lehiaketarako izen ematea

11:30 Done Errokeko zelaian meza nagusia Mariaka Abesbatzarekin

12:30 Patata-tortilen aurkezpena

13:00 Bakailao lehiaketako kazolen aurkezpena

14:30 Pil-pil erako bakailao eta patata-tortila lehiaketen sari banaketa

15:00 Herri bazkaria, tiketak txosnetan egongo dira salgai, 5 euro

16:00 Dantzaldia, Aiara Dantza Taldeari esker

16:30 Erromeria

Antolatzaileek jai honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide