Udalak eta koadrilek salatu dute Euskotarrak, Trot Art eta Herriarenak koadrilen karrozak bart erre duen sutea sabotaia izan dela. Erreketa honek bukatzear zeuden hiru karroza eta haien atoiak suntsitu ditu.
Gertakari honen ondorioz, Udal Bozeramaileen Batzordea eta El Boli, Euskotarrak, Trot Art, Herriarenak eta Dantza Taldearen ordezkariak bildu dira eta adierazpen bat adostu dute.
Honetan, gertatutakoa gaitzetsi dute eta koadrilek egiten duten lana aitortu dute. Gainera, elkartasuna adierazi diete koadrilei eta kaltetuenak haiek eta Amurrioko herria direla ziurtatu dute, jai lasai eta alaiak beharrezkoak baitira.
Aurrera begira
Bilerak balio izan du ere eragile ezberdinen artean baloratzeko zer egin dezakete ohikoa den desfilea gauzatzeko eta hartu daitezkeen neurriak eta erabakiak adosteko.