"Joko Olinpikoetan parte hartzea amets bat bezalakoa da niretzat"

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 12a, 09:04

ELI PINEDO (Amurrio, 1981) Joko Olinpikoetan egongo da. Eskubaloi profesionalean ibilbide ikusgarria izan du Amurrioko jokalariak eta hainbat txapelketa lortu ditu. Danimarkan jokatu eta gero, Donostira itzuli zen, Bera Bera taldean jokatzeko, eta hurrengo denboraldia ere talde gipuzkoarran emango du.

Nazioarte mailan ibilbide handia duzu, Mundiala, Europako txapelketa, Europako liga..., baina zer esan nahi du zuretzako Joko Olinpikoetan parte hartzeak?

ELI PINEDO (Amurrio, 1981) Joko Olinpikoetan egongo da. Eskubaloia profesionalean ibilbide miresgarria izan du Amurrioko jokalaria eta hainbat txapelketa lortu ditu. Danimarkan jokatu eta gero, Donostira itzuli zen, Bera Bera taldean jokatzeko, eta hurrengo denboraldia talde gipuzkoarran emango du ere.
Nazioarte mailan ibilbide handia duzu, Mundiala, Europako txapelketa, Europako liga..., baina zer esan nahi du zuretzat Joko Olinpikoetan parte hartzea?
Amets bat bezala da niretzat. Urte asko daramatzat eskubaloia jolasten eta munduko txapelketak eta Europako txapelketak jokatu ditut. Baina Olinpiadak ezberdinak dira, edozein kirolariaren ametsa dira. 

Zer nolako giroa dago taldean, presioa nabari duzue, zein da zuen helburua?

Ez presiorik ez dugu, oso motibatuta gaude. Gogo handiak ditugu Londresera heltzeko. Egia da zaila izango dela domina lortzea, gure multzoa oso zaila delako, baina presiorik ez dugu. Partidaz-partida joango gara eta ikusiko dugu noraino heltzen garen.

Aurten lehia guztiak jokatu dituzu Bera Berarekin eta partida guztietan golen bat sartu duzu, fisikoki nola zaude?


Ondo nago. Egia esanda apur bat luzea egiten da denboraldia. Uda heltzen denean oporrak dituzu normalean eta aurten berezia da uda.

Baina ez naiz nekatuta sentitzen. Bi opor aste izan ditut nahiz eta nire kabuz entrenatu behar nuen eta ondo gaude, orokorrean. Denboraldiaurre txiki bat izan dugu Andorran eta orain pistan gaude, eskubaloia jokatzen. Ondo nago, ondo sentitzen naiz.


Abenduan Europako txapelketa jokatuko duzue, ezta, noiz hartuko duzu atsedena, edo ez da posible izango?
Olinpiadak bukatu eta gero bi aste emango ditut oporretan eta gero berriro Donostira itzuliko naiz Bera Beran jokatzeko.

Goi mailako kirolari aparta izanda, bai jokalari bai profesional mailan ibilbide zaila izan duzu (Itxakotik joan zinen, Odensen, Danimarkan jokatu duzu baina klubaren arazo ekonomikoak zirela eta Euskal Herrira itzuli zinen...), lortu dituzun estatistikekin, uste duzu gizon bat izango bazina hainbeste zailtasun izango zenituzkela?
Egia esanda bai gizonak bai emakumeok egoera berdinean gaude orain. Azken finean krisia emakumezko eskubaloian nabaritu da baina baita gizonezko eskubaloian. 
Egia da ere gizonek beste diru kopuru batzuk mugitzen dituztela ere. Gizon asko joan dira atzerrira profesionalki jokatzera. Nahiko antzeko egoeran gaude orain.

Zure bizitza profesionala eskubaloian bukatzen denean zein da zure asmoa?
Ez dakit. Pedagogia eta ile-apainketa ikasi nuen baina ez dakit zer egingo dudan. Printzipioz lan egingo dut jende guztiak egiten duen bezala. Nire asmoa ama izatea da ere bai eta pixkanaka-pixkanaka ikusiko dut zer egiten dudan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide