Obra eta Zerbitzu Foru Planean aurkeztuko diren proiektuak onartu ditu Udalak

Aitor Aspuru Saez 2012ko eka. 14a, 11:58

Gaurko Ez Ohiko Udal Osoko Bilkuran adostu da zeintzuk izango diren Obra eta Zerbitzu Foru Planean aurkeztuko diren proiektuak. EAJ, PSE eta PPk babestu dute erabaki hau eta Bildu abstenitu egin da.

Foru Aldundiak lan hauen zati bat ordainduko du, baina oraindik ere  ordainketa horren portzentajea erabaki behar du, urtea bukatu baino lehenago ebazpen baten bitartez iragarriko duena. Horren arabera, Udalak inbertsioa burutzeko lortu behar duen diru kopurua handiagoa edo txikiagoa izango da.

Gaurko Ez Ohiko Udal Osoko Bilkuran adostu da zeintzuk izango diren Obra eta Zerbitzu Foru Planean aurkeztuko diren proiektuak. EAJ, PSE eta PPk babestu dute erabaki hau eta Bildu abstenitu egin da.

Foru Aldundiak lan hauen zati bat ordainduko du, baina oraindik ere  ordainketa horren portzentajea erabaki behar du, urtea bukatu baino lehenago ebazpen baten bitartez iragarriko duena. Horren arabera, Udalak inbertsioa burutzeko lortu behar duen diru kopurua handiagoa edo txikiagoa izango da.

Aurkeztuko diren obrak San Jose auzoko Zabaleko kalean eta Amurrioko ur horniketa sarean egingo dira. Batak 1.767.067,31 euroko balioa izango du eta besteak 1.135.577,56 eurokoa.

Zabalekon ur-horniketa, ur-saneamendua, argi indarraren bideratzea, kaleko argiztapena, telekomunikazioak, espaloia eta kale-ekipamendua izango dira jardueraren ardatzak. Lan hauen bidez euriak eragiten dituen eragozpenak  ere konpontzen ahaleginduko dira.

Bestalde,  herri mailan  ur-horniketaren sistema aldatuko da. Orain arte sare  itxurako sistema erabili da. Lan hauei esker eraztun ezberdinek osatzen duten eguzki baten antza izango du ur horniketa sareak. Orain, matxura bat gertatuz gero, ur horniketa sare guztia kaltetzen da, eraztun honekin lau sektore ezberdinetan banatuko da sarea eta konponketarik egitea beharrezkoa balitz, ur horniketa sarearen %25 bakarrik izango litzateke kaltetua.

Kasu honetan 10 jarduera aurreikusi ditu Udalak. Garrantzitsuenak agian, San Roke auzoan eta Donsoñon izango dira. San Roken, batez ere leku garaietan kokatuta dauden etxebizitzetara ez baita ura beharrezkoa den presioarekin heltzen. Donsoño, aldiz, isolatuta egon da orain arte eta ez da Amurrioko ur horniketaren sarean egon.

Partaidetza

Gaurko Osoko bilkuran Bilduk erabaki hau modu partehartzaile batean ez bideratzea aurpegiratu dio EAJri. Josune Irabienek gogora ekarri du proiektu hauek ez direla berriak, aurreko Udal taldeak landutako proposamenak erabili direla oinarri gisa eta Zabaleko kaleko auzokideekin lan hauen zati bat, teknikoa ez dena, eztabaidatuko dela.

Alkateak adierazi duenez, auzokideen partaidetza bermatuta dago eta eta etorkizunean haiek erabakiko dute proiektuaren gauza garrantzitsu asko; bideak non jarriko diren, parkea nolakoa izango den...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide