Fracking teknikaren aurkako mozioa onartu da

Aitor Aspuru Saez 2012ko eka. 8a, 10:24

Eusko Jaurlaritzak Arrastariako inguruetan egin nahi dituen ikerketak Fracking teknikaren eztabaida azalaratu du. Fracking Ez Plataformak Bilduren eskutik Amurrioko Udalean aurkeztutako mozioa onartu zen atzo.

Testuak Fracking teknikak airea, ura eta gizakiak kutsatzeko arrisku handia sortzen duela salatzen du. Era berean mozioak jasotzen du Udalak gasa ateratzeko ez ohiko teknika honen aurka dagoela adierazteko kartelak jarriko beharko direla.

Eusko Jaurlaritzak Arrastariako inguruetan egin nahi dituen ikerketak Fracking teknikaren eztabaida azalaratu du. Fracking Ez Plataformak Bilduren eskutik Amurrioko Udalean aurkeztutako mozioa onartu zen atzo.

Testuak Fracking teknikak airea, ura eta gizakiak kutsatzeko arrisku handia sortzen duela salatzen du. Era berean mozioak jasotzen du Udalak gasa ateratzeko ez ohiko teknika honen aurka dagoela adierazteko kartelak jarriko beharko direla.

Ekimenak Bilduren babesa baino ez zuen jaso. PSEk eta PPk aurka bozkatu zuten eta EAJ, aldiz, mozioaren puntu gehienekin ados zegoela adierazi arren, abstenitu egin zen, puntu guztiekin ez baitzuen bat egiten.

Gainontzeko Udal Osoko bilkura

Udaletxean gai gehiago landu ziren atzo. Terraza eta mahaitxoen araudi berria onartu zen. Alderdi guztiek alde bozkatu zuten Bildu izan ezik. Koalizioaren aburuz, HAPOa eta Irisgarritasun araudia onartu ez direnez, epe laburrean araudien arteko kontraesanak sortu daitezke eta ostalariak izango dira kaltetuak.

PSEk aurkeztutako eta EAJrekin transatutako beste bi mozio ere landu ziren Udal Osoko Bilkuran. Lehenengoan Elizak OHZ ordaindu dezala eskatzen zaio Espainiako Gobernuari. Bigarrenean OHZren inguruan aldaketak egitea eskatzen zaio Foru Aldundiko Batzar Nagusiei, hauek zehazki: eguneraketa epea 5 urtekoa izatea, zuzenketa faktore bat gehitzea, OHZ ordaintzen ez duten eraikinen errolda bat egitea eta katastroak sortzen dituen gastuen %100 Foru Aldundiak ordaintzea.

PSE, EAJ eta Bildu bi mozio hauen alde agertu ziren eta PP aurka.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide