Tubos Reunidos enpresako langileek beste lanuzte arrakastatsu bat antolatu dute gaur. Berriro ere, lantegiaren sarreran jarri dira eta, nahiz eta gutxieneko zerbitzuak pasatzen utzi dituzten, zuzendaritzari bideari moztu diote. Hasiera batean, zuzendaritzak atarian itxaron du, baina azkenean joan egin da.
Protesta honetan, beharginek mozorro txuriak erabili dituzte. Ostegunean sindikatuak eta zuzendaritza elkartuko dira hitzarmen kolektiboaren inguruan negoziatzeko.
Dena den, langileen ordezkariek ostiralerako beste lanuzte bat iragarri dute.
[video:http://youtu.be/ZDWXl7xKFyw width:360 height:250]