Ikasleek protesta egin dute PPren egoitza aurrean irakaskuntzan egingo diren murrizketak salatzeko

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 10a, 19:01

Gaur Ikasle Abertzaleak erakundeak mobilizazio egun bat antolatu du Amurrion. Eguerdian, ikasle talde batek PPk daukan egoitza aurrean eserialdi bat egin du.

Istilu larriak ez dira gertatu, nahiz eta zinegotzi popular baten eta ikasleen artean tira-birak izan diren hautetsiak neska-mutilak sakelako telefonoarekin grabatu dituenean. 50 gazte inguru egon dira ekintza honetan.

Goiz guztian zehar

Dena den, mobilizazio eguna goizago hasi da. Ikasleek bi orduko lanuztea egin dute 10:20etatik 12:40etara. Bitartean, herriko plazan murrizketek izango dituzten ondorioak aztertu dituzte gazteek.

11:30etan manifestazio bat abiatu da Amurrioko kaleetatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide