Virgina Lleroren Lone illness film laburrak lortu du epaimahaiaren saria
Luis Vil zinemagile eta musikari amurriarraren Paranoicos film laburra Valladolideko No es largo todo lo que reluce lehiaketako I. edizioaren finalera iritsi da. Epaimahaiak baina, Lone illness lanari eman dio lehenengo postua,eta Friendsheep animaziozko laburmetraia bigarrena.
Luis Vilek lau ikus-entzunezko lan grabatu ditu azken bi urteetan. Lehenengoa El Secretista film laburra izan zen eta bigarrena Flores de Papel. Ondoren indarkeria matxista jorratzen zuen spot bat grabatu zuen, Mujer invisible izenekoa. Paranoicos da bere azken lana.