Osasunaren autogestioaren inguruko jardunaldiak hasiko dira gaur Hauspoa lokalean

Txabi Alvarado Bañares 2012ko mai. 2a, 10:45

Frackingnari eta Tubacex lantegiko gatazkari buruzko hitzaldiak ere egongo dira

Gaur emango zaie hasiera osasunaren autogestioaren inguruko jardunaldiei Amurrioko Hauspoa lokalean (Dionisio Aldama 5). Osasun holistikoari sarrera izeneko hitzaldia egongo da gaur bertan, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Frackingnari eta Tubacex lantegiko gatazkari buruzko hitzaldiak ere egongo dira

Gaur emango zaie hasiera osasunaren autogestioaren inguruko jardunaldiei Amurrioko Hauspoa lokalean (Dionisio Aldama 5). Osasun holistikoari sarrera izeneko hitzaldia egongo da gaur bertan, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Aste bat itxaron beharko da baina jardunaldien jarraipenerako. Bigarren zita hori Yoga tailer bat izango da eta hurrengo asteazkenean egingo da, arratsaldeko zazpietan. Handik hiru egunetara, maiatzaren 11an, erlaxazio tailer bat egingo da arratsaldeko seiak eta  erdietan. Hurrengo egunerako elikadura eta naturopatiari buruzko  hitzaldi/tailerra dute antolatua Hauspoako kideek. Maiatzaren 18an barreterapia izango dute mintzagai arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta 19an terapia mota hori praktikan jarriko dute, arratsaldeko seietan.

Auto-estima izango da 26an jorratuko duten gaia, goizeko hamabietatik aurrera; eta azken zita 31an izango da, arratsaldeko zazpietan, masaje tailerrarekin.

Frackinga eta Tubacex

Osasuna ez da izango Hauspoa lokalean maiatzean jorratuko den gai bakarra. Hala, Frackingnari buruzko hitzaldi bat egongo da bihar, arratsaldeko zazpietan. Frackingna lurpetik gasa ateratzeko teknika bat da, apurketa hidraulikoaren bidez egiten dena eta  polemika handia sortu duena Euskal Herrian.

Hurrengo asteko ostegunean, aldiz, Tubacex enpresaren Laudioko lantegian dagoen gatazka izango da mintzagai, arratsaldeko zazpietan.

Asanblada irekiak

Hauspoa topaguneko kideek asteazkenero egiten dituzte asanbladak, arratsaldeko zazpietan, egoitzan bertan, proiektuaren kudeaketa nola egin eztabaidatu eta ze ekintza egin erabakitzeko.  Hala, aiaraldeko herritarrak proiektuan parte hartzera animatzen dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide