Ertzaintzak erabilitako bortizkeria salatu du Tubos Reunidos enpresako langile batzordeak

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 19a, 14:18

Gaur Gasteizen eskaini duten agerpen publikoaren bitartez, Tubos Reunidos enpresako langileek euren egoeraren berri eman dute. Lehenik eta behin, atzo egindako 24 orduko lan-uztean zehar Ertzaintzak jokatu zuen paperaren inguruko balorazio bat egin dute. Langile batzordearen ustez: "poliziak gaizkileak izango bagina bezala tratatu gintuen". 

Gaur Gasteizen eskaini duten agerpen publikoaren bitartez, Tubos Reunidos enpresako langileek euren egoeraren berri eman dute. Lehenik eta behin, atzo egindako 24 orduko lan-uztean zehar Ertzaintzak jokatu zuen paperaren inguruko balorazio bat egin dute. Langile batzordearen ustez: "poliziak gaizkileak izango bagina bezala tratatu gintuen". 

Enpresaren historia guztian eman den gertakari gogorrena bizi izan atzo, langileen iritziz. Ertzaintzak 3 behargin atxilotu zituen, haien artean, bat zauritu zuen -lepoan lesioak ditu eta 8 puntu josi zizkioten ahoan- eta beste 5 salatu zituen ere. Salatuak hurrengo astean epaituak izango dira Amurrion.

Bortizkeri hori piketea bere lan informatiboa egiten ari zen bitartean eman zen eta sindikatuek informatzea guztiz zilegizkoa dela gogoratu dute.

Iñigo Cabacasi aipamenak

Bestalde, polizien jarrera erasokorra azpimarratu dute langileen ordezkariek. Horren adibide bat jarri dute, ertzainek Iñigo Cabacasen heriotza aipatu baitzieten grebalariei, mehatxu moduan.

Erantzuleak eta negoziazioa

Langile batzordeak enpresako zuzendaritzari leporatu dio gertakarien erantzunkizuna. Nahiz eta zuzendariak gertatutakoa sentitzen duela gaur adierazi, langileek mantentzen dute berak eskatu zuela polizien presentzia.

Bukatzeko, sindikatuen ordezkariek jakinarazi dute bidezkoa den hitzarmen kolektibo baten alde jarraituko dutela borrokatzen eta salatu dute ere enpresak azken lan erreforma erabili nahi duela beharginen eskubideak urratzeko. Goi-zuzendaritzak 1,5 miloiko etekinak 5 pertsonen artean banatu duen bitartean, beharginen diru sarrerak eta giza-zerbitzuak murriztu nahi duela esan dute prentsaurrea eman dutenek.

Hori dela eta, bihar zuzendaritza eta batzordea batzartuko dira eta 25ean eta 28an iragarritako lan-uzteak mantentzen dituztela berretsi dute langileek. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide