Kontzertuak egongo dira bihar gauean, Irrintzi eta Itxaropen Zilina taldeen eskutik
Bihar emango zaie hasiera Artomañako jaiei, eta astelenerarte luzatuko dira. Eguerdiko hamabietan txupinazoa egongo da, eta horren ostean trikipoteoa eta mus txapelketa egingo dira, 13:00 eta 17:00etan hurrenez hurren. Hortaz gain, hegazkin eta helikoptero erakusketa ikusteko aukera egongo da RC Nerbioi taldearen eskutik
Itxaropen Zikina eta Irrintzi taldeek kontzertua eskainiko dute gero, gauerko hamar eta erdietatik aurrera. Egunarekin bukatzeko diskofesta egongo da.
Iganderako, aldiz, kalejirak, briska txapelketak eta zozketak daude antolatuak; eta umeentzako Jolas Parkea jarritko da.
Astelehenean emango zaie bukera ospakizunei, meza nagusiarekin eta lunch herrikoiarekin.