Gazte Asanbladaren bostgarren urtemuga ospatuko dute larunbatean

Txabi Alvarado Bañares 2012ko api. 11a, 07:51

Bost urte igaro dira Amurrioko Gazte Asanblada sortu zenetik. Hori ospatzeko jaialdi bat egongo da datorren larunbatean, apirilaren 14ean.

Goizeko hamaika eta erdietako txupinazoarekin emango zaio hasiera egitarauari, Plazan. Gitarjiru kantautoreak, umeentzako jolasak eta herri kirolak egongo dira gero. Ondoren, Primi txapelketa egingo da frontoian, eta trikipoteoaren ostean emango zaio hasiera Herri Bazkariari San Antonen. Bazkarirako tiketak Urduñako Mugalden, Laudioko Ilargin eta Amurrioko herrikoan erosi daitezke.

Bost urte igaro dira Amurrioko Gazte Asanblada sortu zenetik. Hori ospatzeko jaialdi bat egongo da datorren larunbatean, apirilaren 14ean.

 Goizeko hamaika eta erdietako txupinazoarekin emango zaio hasiera egitarauari, Plazan. Gitarjiru kantautoreak, umenetzako jolasak eta herri kirolak egongo dira gero. Ondoren, Primi txapelketa egingo da frontoian, eta trikipoteoaren ostean emango zaio hasiera Herri Bazkariari San Antonen. Bazkarirako tiketak Urduñako Mugalden, Laudioko Ilargin eta Amurrioko herrikoan erosi daitezke.

 Musikariak egongo dira bazkalostean, eta bost eta erdietan antzerki bat ikusteko aukera egongo da Paseoan. Kale kontzertuak egongo dira gero, Itxaropen Zikina eta Boot Boys taldeen eskutik. Bi kontzertu horiek arratsaldeko zazpietatik aurrera izango dira, Plazan.

 Bederatziak laurden gutxiagotan abiatuko den mani-kalejiraren osteko kontzertuak ere plazan izango dira. Lau izango dira hamarretatik aurrera bertan kontzertua eskainiko duten taldeak: Ero, Enkore, Zopilotes Txirriaos eta Honat (erromeria). Ondoren, Black Bloters DJarekin emango zaio bukaera egunari.

 Beraien aurka abian dauden epaiketak gelditzeko eskatu dute Amurrioko Gazte Asanbladako kideek . Otsailaren 3an Landazuri izeneko eraikina okupatu zuten, harik eta Ertzaintzak desalojatu zituen arte. 9 dira gertaera horregatik auziperatuta dauden gazteak, usurpazioa egotzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide