Behargin baten heriotza salatzeko lanuztea egingo da Tubacex enpresan

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 5a, 09:09

Atzo Aceralavako altzairutegian, Saratxon dagoen Tubacex taldeko enpresan, Andres Iturburu, Amurrioko 57 urteko langilea hil zen. Nahiz eta istripurik ez gertatu, langile batzordeak lanuztea deitu du apirilak 11rako.

Atzo Aceralavako altzairutegian, Saratxon dagoen Tubacex taldeko enpresan, Andres Iturburu, Amurrioko 57 urteko langilea hil zen. Nahiz eta istripurik ez gertatu, langile batzordeak lanuztea deitu du apirilak 11rako.

24 orduko lanuztea izango da eta, alde batetik, behargin honen heriotza nola gertatu zen jakin nahi duela adierazi du langile batzordeak -printzipioz bihotzekoak jota zendu zela uste du Osalanek-. Bestalde, Tubacexen ematen diren prebentzio planak egokiak ez direla salatu dute sindikatuek. Erakunde hauen ustez enpresak prebentzio batzordean egiten dituzten eskaerei  ez die behar den moduan erantzuten.

Horren adibide bat ere jarri dute: altzairutegian lan egiten dutenek urte erdia ematen dute gauez, eta horrek eragin zuzena du beharginen osasunean.

Amiantoa

 

Gainera, CCOO sindikatuak hedabideei jakinarazi dienez, Andres Iturburu amiantoak kaltetutako langilea zen. Gizonak 31 urte eman ditu Aceralavan lanean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide