Udalak ondakinen kudeaketa Aiarako kuadrillarekin amankomunean egingo du

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 24a, 00:12

Amurrion egindako azken Udal Osoko Bilkuran talde guztiak ados jarri ziren ondakinen kudeaketa Aiarako Koadrillak daukan zerbitzuarekin amankomunean egiteko. Zerbitzu berri honek bere helburua lortzen duela bermatzeko, jarraipen batzorde bat sortuko da eta udal taldeek eta teknikariek osatuko dute. Aldi berean, beste batzorde tekniko batek, Kuardillako, Laudioko eta Amurrioko teknikariek eratuko dutena, ziurtatuko du ondakinen kudeaketa zuzena dela.

Amurrion egindako azken Udal Osoko Bilkuran talde guztiak ados jarri ziren ondakinen kudeaketa Aiarako Koadrillak daukan zerbitzuarekin amankomunean egiteko. Zerbitzu berri honek bere helburua lortzen duela bermatzeko, jarraipen batzorde bat sortuko da eta udal taldeek eta teknikariek osatuko dute. Aldi berean, beste batzorde tekniko batek, Kuardillako, Laudioko eta Amurrioko teknikariek eratuko dutena, ziurtatuko du ondakinen kudeaketa zuzena dela.

Ez zen hau alderdi guztien babesa lortu zuen mozio bakarra. Opor fiskalen inguruko proposamen batek, zeinek udalek ordaindu behar duten diru kopuru hau orekatua izatea eskatzen diona Arabako Foru Aldundiari, ordezkari guztien artean erabateko akordioa sortu zuen.

Adostasun gutxiago egon zen beste mozio batzuetan. Osasuna, hezkuntza eta kirol tasaren mozioaren aurka bokzatu zuen Bilduk, baina besteek alde egin zutenez onartu egin zen. Bestalde, Espainiako Gobernuari Garoña ixteko eskaerak ez zituen PPren bozkak eskuratu. Hala ere, mozioak babes zabal batekin aurrera atera zen eta etorkizunean, gainera, Amurrioko dokumentu ofizialek "Garoña 2013an itxi" leloa izango dute.

Gauza bera gertatu zen lan merkatu erreformaren aurkako mozioan. PSE, Bildu eta EAJk proposatutako testu honen aurka zegoela adirazi zuen PPk.

Bilduk aurkeztutako bi mozio bere bozkekin bakarrik aurrera egin zuten. Testu batek errenta altuei zerga presioa igotzea aldarrikatu zuen, eta bestea, sektore publikoan PPk egindako erreformaren aurka agertu zen.

PSEk bere kabuz Udal Osoko Bilkurara eraman zuen testuak ez zuen babesik lortu. Honek Arabako Foru Aldundiari partaidetza aktiboa eskatzen zion Kaxaako Museoaren obrak berehala herrira itzuli daitezen. Bere ordez, EAJk, PPk eta Bilduk enmedakin bat adostu zuten, non Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea eskatzen zen, ahalik eta lasterren arazo horrekin bukatzeko.

Erregu eta galderak

Bukatzeko, PPk proposatu zuen astearte gauean emandako gertakarien inguruan eztabaidatzea. Beraiek horrelako ekintzak gaitzesten baitituzte. Josune Irabienek aipatu zuen udalak bere elkartasuna adierazi ziola banketxeei. PSEko ordezkaria neurri horrekin ados zegoela esan zuen.

Montserrat Canivek, hala ere, eztabaidatu nahi zuela errepikatu zuen eta alkateak oso berandu zela eta moziorik ez zegoenik argudiatuta, barne mailan eztabaidatzeko gonbidapena luzatu zuen. Mariano Cuadrak, Bilduko ordezkaria, aipatutako gertaera "eraso" bezala definitzea gehiegi zela esan zuen eta Europa mailan ematen ari diren krisiaren aurkako borrokekin lotu behar zela defendatu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide