"Kirol hau mendia ulertzeko eta gozatzeko modu bat da"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 12a, 09:27

GAIZKA BARAÑANO (Amurrio, 1978) kirolzale amorratua da eta ez da Amurrion dagoen bakarra. Herriko hainbat lasterkariek Amurrio Trail Taldea sortu dute, ez bakarrik lehiaketetan parte-hartzeko, lasterketa bat antolatu nahi dute ekainean.

Zergatik eta nola sortu duzue Amurrio Trail Taldea?

GAIZKA BARAÑANO (Amurrio, 1978) kirolzale amorratua da eta ez da Amurrion dagoen bakarra. Herriko hainbat lasterkariek Amurrio Trail Taldea sortu dute, ez bakarrik lehiaketetan parte-hartzeko, lasterketa bat antolatu nahi dute ekainean.

Zergatik eta nola sortu duzue Amurrio Trail Taldea?

Amurrio Trail Taldea mendi lasterketetan parte hartzen dugun bost amurrioarrek sortu genuen. Kirol honek sortzen duen zaletasuna gora doala ikusita, pentsatu genuen idei aproposa zela.

Egin genuen lehen bileran zazpi lasterkarik parte-hartu genuen. Bi hilabete pasa eta gero hogeitahiru gara. 

Taldea osatzeko gure laguntzaileek eman diguten babesa ere eskertu beharrean gaude; Bicicletas Ormaetxea, Talleres Felix Larrinaga, Bar Txotis,Trofeos Kopas eta Artepan.

Zein izango da jorratuko duzuen kirola eta zein ekimenetan parte-hartu eta antolatuko dituzue?

Hiru mendi lasterketa mota daude:

Alde batetik, kilometro bertikalak daude, igoera frogak. 1000 metroko igoera positiboa egin behar da 4 edo 5 kilometrotan. Lasterketa hauek iraupen motza dute, 35 minutu eta ordubeteren artekoa, eta oso bortitzak dira.

Bestetik lasterketa arruntak daude; 15 eta 42 kilometro arteko distantziak bete behar dira. 900 eta 3000 metro arteko igoera positiboak izan ditzaketenak.

Eta azken mota Ultratrails deirtzona da: 80 eta 166 kilometro arteko tarteak egin behar dira. Orokorrean, 4000 eta 10000 metro positibo arteko igoerak izaten dira maila hauetan.

Taldean mota guztietako lasterkariak ditugu. Batzuk kilometro bertikalen Euskal Herriko Kopan parte hartuko dute eta beste batzuk Ultratrail mailan munduan dagoen frogarik gogorrena egingo dute; Montblanceko Ultra Traila hain zuzen ere.

Talde moduan Euskal Herriko Kopan eta Txapelketan ere parte-hartuko dugu, bai eta Mundu Kopan eta Txapelketan ere...

Horretaz gainera ekainaren 23an  Amurrio Mendi Lasterketa antolatuko dugu. 28 kilometroko lasterketa izango da eta 1240 metroko igoera positiboa izango du frogak. Amurrioarrentzat hain ospetsuak diren Babio edo Tologorri mendiak zeharkatuko ditu. Dagoeneko parte-hartzeko epea ireki dugu.

Kirol gogorra da hau, jende asko aritzen da Aiaraldean?

Bai, egia, oso gogorra da, baina esan behar da gogortasun hori lasterkari bakoitzak ezartzen duela bere martxarekin.

Azken urte hauetan kirol honen zale kopurua handitu da, lasterketa eta mendia batzea lortzen du eta. Dena den, kirol honek ez du bakarrik alde lehiakorra, mendia ulertzeko eta gozatzeko modu bat ere bada.

Aiaraldeko orografia aproposa da kirol hau praktikatzeko?

Aiaraldean mendiz inguratuta gaude, eta gauza on bat du horrek; etxetik atera gaitezkela eta kilometro gutxi egin eta gero, lokatza zapaldu.

Alde txarrari begira jarrita, Aiarako mendiak ez dira oso garaiak, eta lortu ditzakegun igoerak ez dira horren handiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide