Eskoleratze adinean dauden umeak dituzten familiek bere esku izango dute aholukaritza zerbitzuak erabiltzea. Amurrioko Udalak daukan kabineteak, GAPPAk, eskainiko du aukera hau herriko ume guztiei.
Orain arte, laguntza psikologiko eta pedagogiko zerbitzu hau ikastetxeen bitartez kudeatzen zen. Aurrerantzean, ordea, Amurrion ikastea ez da derrigorrezkoa izango, senideek GAPPArengana jo dezakete aholku eske 688606312 eta 945393849 telefono zenbakien bidez edo helbide elektroniko hauei esker: gappa@euskalnet.net eta gappamurrio.blogspot.com.
Ekimen honi esker, Udalak beste ikuspegi bat erabili nahi du gazteek dauzkaten arazoei –antsietatea, nerbio depresoioa, ikasketa edo harreman gatazkak…- aurre egiteko. Guzti hauek konpontzeko, abiapuntua ez da ikastetxea jadanik izango, gizabanakoa eta senideak, baizik.