Bilduk jarrera absolutista leporatu dio EAJri

Aitor Aspuru Saez 2012ko ots. 16a, 17:18

Bildu koalizioak gaur adierazi du legegintzaldiko 8 hilabete hauetan EAJren lerro politikoa erabat definitu dela Amurrioko Udalean. Alderdi independentistaren iritziz balorazioa ez da batere ona. Bilduren ustez, EAJk "arrabol absolutista" pasa du denbora honetan, eta "horrela jarraituko duela ematen du".

Bildu koalizioak gaur adierazi du pasa diren 8 hilabeteetan EAJren lerro politikoa erabat definitu dela Amurrioko Udaletxean. Eta balorazioa, alderdi independentistaren iritziz, ez da batere ona. Bilduren ustez, EAJk arrabol absolutista pasa du denbora honetan eta horrela jarraituko du.

Horretarako, gaurko prentsaurrekoan esandakoaren arabera, EAJk gai garrantzitsuenak -aurrekontuak eta ordenantzek, adibidez- behin eta berriro Tokiko Gobernu Batzordean erabakitzen ditu. Hemen, EAJk hiru ordezkari ditu eta gainontzeko alderdiek guztira beste hiru, beraz, Bilduk dioenez, PPrekin akordioetara heldu eta gero ateratzen ditu bere ekimenak.

Koalizioaren ustez ez da bidezkoa EAJren jarduera, batipat, kontuan izanda Tokiko Gobernu Batzordean gehiengoa dutela eta, aldiz, jaso zituzten bozkak ez zirela %39ra heltzen.

Zentzu horretan, Bilduren ustez, herritarren zein beste alderdien parte hartzea ez du sustatu EAJk. Bilduk esan du horren froga bat dela batzorde ezberdinen funtzionamendu kaotikoa, Batzorde Informatiboetan landu behar diren gai asko zuzenean Tokiko Gobernu Batzarrera joatea edo Udal Osoko Bilkurak bi hilabetero egitea.

Bilduren iritziz, parte hartze horren ordez, "PNVk 50.000 eurorengatik “aditu” bat kontratatzea nahi du “era batean edo bestea”, parte-hartzeagatik ulertzen duten hori kudeatu diezaien. Baina bere udal kudeaketa ereduan parte-hartze erreala eta eraginkorrak kabidarik ez duela da benetako arazoa dutena. Nahiago dituzte adoste eta kontratazio opakuak, nahiz eta hauek zalantzazko legezkotasunezkoak izan." Aldi berean, Ixone Retesek aurpegiratu dio EAJri proiektu zehatz bat ez edukitzea eta hedatzeko aditu baten beharra izatea.

EAJri zuzendutako eskaera

Bukatzeko, Bilduk zehaztasuna, gardentasuna, parte hartzea eta proiektu sinisgarri bat eskatu dio EAJri.

Zehaztasuna, gardentasuna, parte-hartzea eta 
Herrirako proiektu sinesgarri bat eskaehaztasuna, gardentasuna, parte-hartzea eta Herrirako proiektu sinesgarri bat eskat

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide